Dantza garaikidearen euskal aitzindariei buruzko erakusketa irekita Huarten
Otsailaren 6tik maiatzaren 3ra ikusgai dago Huarten Jose Lainez-en eta Conchita Martinez-en lanei buruzko Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketa. Erakusketarekin batera, hainbat jarduera egingo dituzte datozen hilabetetan Huarte Zentroak , Donostia 2016 k eta Gipuzkoako Dantzagu...
Otsailaren 6tik maiatzaren 3ra ikusgai dago Huarten Jose Lainez-en eta Conchita Martinez-en lanei buruzko Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketa. Erakusketarekin batera, hainbat jarduera egingo dituzte datozen hilabetetan Huarte Zentroak, Donostia 2016k eta Gipuzkoako Dantzaguneak lankidetzan, Huarten 
1968an Amsterdametik itzuli eta Anexa eta Yauzkari konpainiekin dantza garaikidearen lehen urratsak eman zituzten Jose Lainez-ek eta Conchita Martinez-ek Euskal Herrian. Iazko azaroan Bilboko Investigación en Danza kongresuan egin zen proiektuaren aurrerapena. Las Negras produkzio-etxeko Bertha Bermúdez eta Maite Bermúdez dira erakusketaren komisarioak.
Dantzatzeko ez diren koreografiak erakusketan ikus litezke José Lainezen eta Concha Martínezen sortzeko eta lan egiteko modua erakusten duten irudiak, testuak eta atrezzorako objektuak. Horrekin jaso nahi izan dute espainiar estatu mailan ere dantza garaikidearen aitzindaria izan zen bikotearen ondare koreografikoa. Huarte Zentroko erakusketarekin hasi da beraz José Lainez eta Concha Martínez koreografoen inguruan egingo den jarduera-saila.
Informazioa: Dantzatzeko ez diren koreografiak (Huarte Arte Garaikide Gunea)