Sortutakoak 19: Biolencia eta #practicasdeloinvisible dira proiektu hautatuak

2021/10/08
Sortutakoak 19: Biolencia eta #practicasdeloinvisible dira proiektu hautatuak

Ebi Soriak eta La Subita konpainiak jasoko dute Sortutakoak 19 deialdiaren dirulaguntza, Gipuzkoako Dantzagunean sorkuntza koreografikoko proiektuak garatzeko. Soriaren proiektuak kirolaren lehiakortasunaren inpaktu soziala jarri nahi du ezbaihian Biolencia izeneko lanaren bidez. La Subita konpainiako Laura Alcala eta Emma Ribak, berriz, emakumeek artearen munduan bizi duten bazterketa izango dute gaitzat #practicasdeloinvisible proiektuan. 

Ebi Soria eta La Subita 

Bio eta biolentzia hitzen etimologiatik abiatuta, zenbait arte diziplina uztartzen dituen biolentziaren inguruko hausnarketa planteatu du Ebi Soriak. Egungo kirolaren kulturak sustatzen duen lehiakortasun-eredua, eta eragiten duen zapalketa soziala ditu ardatza Biolencia lanak. Ibilde oparo eta luzea egin du Soriak dantzaren, musikaren eta performancearen munduan. Azken urteetan gizartean baztertuta dauden minoriekin ari da lanean, Habrá que ponerse cachas bezalako proiektuekin.

Ebi Soria, Gipuzkoako Dantzagunean. Argazkia: Gipuzkoako Dantzagunea - Gari Otamendi CC-BY-SA

Laura Alcalá eta Emma Riba dantzariek osatzen duten La Súbita konpainiak, berriz, emakumeek artearen munduan duten aitortza urriari buruzko sorkuntza-laborategi bat izango dute ardatz #practicasdeloinvisible proiektuan. Halaber, prozesuan kide izango dituzte Nerea Gurrutxaga eta Oihana Vesga gipuzkoarrak. 2017an sortu zen La Súbita konpainia, geroztik Emma Ribak eta Laura Alcalák osatzen dute. Ordutik zenbait pieza koreorgafiko egin dituzte, enkarguak eta proiektu propioak tartekatzen.

Sortutakoak 19

Egile bakoitzak 3.500€ko laguntza jasoko du Gipuzkoako Dantzaguneko sorkuntza-egonaldian proiektua garatzeko. Guztira, hamalau proiektu aurkeztu dira Sortutakoak deialdiaren 19. ediziora. Deialdia 2021eko irailean ireki zen, eta behin eskaerak eta txostenak jasota, bi lan horiek hautatu zituen Beatriz Caballero (Pasaiako Udala), Carine Agirregomezkorta (Malandain Ballet Biarritz) eta Mar Garciak (ADDE) osatutako epaimahaiak.