Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Dantzarako argazkigintza-tailerra Gorka Bravorekin

Dokumentuaren akzioak

Dantzarako argazkigintza-tailerra Gorka Bravorekin

Dantzarako argazkigintza-tailerra Gorka Bravorekin

Argazkia: Gorka Bravo

Dantzako argazkiak ateratzeak baditu berezitasun propioak. Mugimendua, espresioa, argiak, publikoa... Dantzak mota guztietako argazkilarien arreta erakartzen du,  eta edozein ikuskizunetan nonahi eta uneoro usten dugu norbait kamerarekin erretratoak hartzen. Dantzako argazkigontzaren sekretuak ezagutzeko, dantzako argazkiak ateratzen espezializatutako Gorka Bravo argazkilariak gidatutako tailer bat antolatu dugu.

Klase teorikoekin batera, hainbat egoera landuko dira: kaleko argazkiak, estudioko argazkiak, edizioa, etab. Ikastaroan parte-hartu nahi dutenei eskatuko zaie oinarrizko ezagutza izatea. Partaide bakoitzak bere reflex-kamera ekarri beharko du, eta edizio-lanetarako ordenagailu propioa ekartzea gomendatzen da.

Dantzarako argazkigintza-tailerra: Gorka Bravo

Datak

  • Apirilaren 23a: 16:30-20:30: Klase teorikoa.
  • Apirilaren 24a: 19:30-20:30: Praktikak Dantzategian, Gazteszena.
  • Apirilaren 25a: 12:30-13:30: Praktikak Dantzategian, Gazteszena.
  • Apirilaren 30a: 16:30-20:30: Klase teorikoa (edizioa ordenadorea), Dantzagunea.

 

Datuak

  • Prezioa: 30€
  • Toki-muga: 15 pertsona

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...