Dokumentuaren akzioak
Sortutakoak Tradizionala 5 deialdia irekita
Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren bosgarren edizioaren deialdia iragartzen du. Tokian tokiko dantzen edo tradizioz jasotako dantzen berregite, egokitze edo sormen proiektuak aurkez daitezke bertara. Kontuan hartuko da proiektuetan landutako dantzaren testuingurua eta ezaugarriak definitzeko ikerketa edo dokumentatze-lana. Abuztuaren 11ra arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta aukeratutako proiektuak 1.400€ko laguntza jasoko du eta Dantzagunean egonaldi bat egiteko aukera ere izango du.
Beasaingo neskatxen esku-dantza (2012), Andoaingo Axeri-dantzaren soka-dantza (2013), Biarritzeko San Martin ezpata-dantza (2014) eta Iruñeko San Juan soka-dantza (2015) dira aurreko deialdietan babestutako proiektuak. Epaimahaiaren erabakia irailaren 12an jakinaraziko da, eta ondoren zehaztuko dira aurkezpenaren nondik norakoak.
Sortutakoak Tradizionala 5
Epeak
- Eskaerak bidaltzeko epea: 2016ko uztailaren 11tik abuztuaren 11ra
- Epaimahaiaren erabakia: dantza tradizionalaren sektoreko adituz osatutako epaimahai batek proiektu bat aukeratuko du. Hautatutako proiektuen izenak 2016ko irailaren 12an jakinaraziko dira.
- Egonaldiak egiteko epea: 2016-2017 (egonaldia egitea aukerakoa da).
Diru-laguntza
- Sortutakoak Tradizionala 5 programan aukeratutako proiektuak 1.400€ko diru-kopurua jasoko du, bere proiektua garatzeko.
Proiektuak
- Proiektu bakoitza aurkezteko memoria xehatu bat aurkeztuko da, ondorengo atalak zehatz azalduta: edukien azalpena, teknika eta produkzio beharrak, proiektuko arduradunaren CVa (aurkezten dena taldea bada, taldearen historia).
Informazioa: Sortutakoak Tradizionala 5eko deialdia, oinarriak eta formularioa (Gipuzkoako Dantzagunea)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Gipuzkoako Dantzagunea
Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.
Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea.
Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.
Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:
1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.
2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.
3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.
4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.
5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...