Dokumentuaren akzioak
Beasaingo neskatxen esku-dantza Dantzagunearen sortutakoak tradizionala deialdian
Sortutakoak tradizionala, dantza tradizionalaren eremuan lanean diharduten sortzaileei Dantzaguneak zuzendutako deialdia berria da. Orain arte dantza garaikidearen alorrean gauzatzen zen deialdia orain tradizionalaren alorrean ere lantzen hasi da. Lehen deialdian hiru proiektu aurkeztu dira eta hirurak oso ongi baloratuak izan dira, nahiz eta bakarra hautatu beharra gertatu den.
Beasainen, 2008tik aurrera antolatzen den San Joan bezperako Neskatxen esku-dantzari buruzko proiektua izan da hautatua. Proiektua aurrera eraman eta sendotzen jarraitzeko laguntza eskainiko du Dantzaguneak deialdi honen bidez. Aurtzaka taldeak bere blogean argitaratu ditu hautatutako Neskatxen esku-dantza honen inguruko xehetasunak:
-
Guk ere sortzen dugu. Neskatxen esku-dantza aukeratu dute Dantzaguneko "Sortutakoak 2012" Deialdian (Aurtzaka dantza taldearen bloga)
- Sortutakoak tradizionala deialdian aukeratua izan den proiektua "Sanjoanetako neskatxen soka-dantza Beasain-en" izan da. (Dantzagunea)
Dantzaguneak adierazi duenez gertaera triste bat jazo da deialdi honetan. Aurkeztutako partaideetako baten heriotza hain zuzen ere. Jose Antonio Amilibia "Katto"k, Andoaingo Axeri-dantzaren inguruko proiektua aurkeztu zuen Axeri-dantza elkartearen ordezkari moduan. Katto, uztailaren 29an hil da, mendian izandako istripu baten ondorioz.
Dokumentuaren akzioak