Dokumentuaren akzioak
Sortutakoak 11: deialdia irekita
Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamaikagarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan. Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 11n.
Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 12an bukatuko da. Sortutakoak 11n parte-hartzeko, proiektua aurkezteko txostena eta aurkezpen-bideoa bidali behar dira, izen-emate orriarekin batera, ondorengo helbidera: dantzagunea@gipuzkoa.eus (dokumentazio guztia PDF bakarrean bidali behar da)
Deialdia
Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteriako gunean, eta proiektuaren aurkezpena, egile bakoitzak aukeratutako formatuan.
Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren bederatzigarren edizioaren deialdia iragartzen du. Deialdian parte-har dezateke:
-
Konpainia edo talde egonkorrek
-
Banakako proiektuek
-
Proiektu zehatz baterako berariaz sortutako taldeek
Oinarriak
1.- Proiektuak
Dantzaren eremuan egindako sorkuntza eta ikerkuntza proiektuek har dezakete parte Sortutakoak 11n.
Izen-emate orriarekin batera, proiektuaren azaltzeko dokumentu bat aurkeztuko da, ondorengo atalak zehatz azalduta:
-
Proiektua azaltzeko 2-3 minutuko bideoa
-
Azalpen artistikoa
-
Egonaldiko faseen plangintza
-
Egonaldi amaierako aurkezpenaren ezaugarriak
-
Proiektuko partaideen CVa
Dokumentazio guztia dokumentu bakar batean aurkeztu beharko da PDF formatuan.
Sortutakoak 11n parte-hartzeko, deialdi honi atxikitako formularioa bete eta ondorengo helbide elektronikora bidali behar da: dantzagunea@gipuzkoa.eus
2.- Diru-laguntza
Sortutakoak 11 programan Gipuzkoako Dantzagunean egonaldia egiteko aukeratutako proiektu bakoitzak 1.000€ko diru-kopurua jasoko du.
Dantzaguneak eskaintzen du artistak proposatutako kanpoko aholkulari artistiko bat sartzea proiektuan. Horretarako, 400€ko diru-kopurua jasoko du.
3.- Aukeratutako lanen azken aurkezpena
Sortutakoak 11n izaera anitzeko proiektuak eta proposamenak aurkez daitezke. Ondorioz, aukeratutako proiektuaren ezaugarrien arabera, eta Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunekin adostuta, erabakiko eta zehaztuko da egonaldiaren amaieran lanaren aurkezpena nolakoa izango den (estreinaldia, aurkezpena, erakustaldia, hitzaldia, idatzitako memoria, ikus-entzunezko pieza bat, etab.), eta zein euskarritan edota tokitan emango den.
4.- Epeak
Eskaerak bidaltzeko epea: 2017ko martxoaren 12tik apirilaren 12ra.
Epaimahaiaren erabakia: dantzaren sektoreko profesionalez osatutako epaimahai batek bi proiektu aukeratuko ditu. Hautatutako proiektuen izenak 2017ko maiatzaren 15a baino lehen jakinaraziko dira.
Egonaldiak: aukeratutako proiektuen egonaldiak 2017ko ekaina eta abuztu bitartean egingo dira Gipuzkoako Dantzagunean. Egonaldiaren gehienezko iraupena lau astekoa izango da.
5.- Egonaldia Gipuzkoako Dantzagunean
Egonaldia egiteko hautatutako proiektuek lehentasuna izango dute aretoak erabiltzeko, eta gehienez, eguneko 5 ordu izango dituzte astelehenetik ostiralera, 9:00ak eta 20:30 bitartean. Ordutegi horretatik kanpo, Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioak erabiltzeko baimena negoziatu beharko da hango kudeatzaileekin.
Egonaldiak Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan egingo dira (Errenteriako Udalaren Niessen eraikina).
Proiektuen arduradunek idatziz helaraziko diete lanerako egutegia Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunei. Egutegia, ordutegia, eta gainerako beharrak Gipuzkoako Dantzaguneko arduradunekin adostuko dituzte.
Egonaldirako Gipuzkoako Dantzaguneko ikus-entzunezko materiala izango dute eskura egoiliarrek, eta proiektuan adierazi beharko dute horien erabilera. Horrez gain, Gipuzkoako Dantzaguneko kudeaketa-taldearen aholkularitza teknikoa izango dute uneoro.
6.- Sormen-prozesuaren dokumentazioa
Dantzaguneak, Eresbil Euskal Musikaren Artxiboarekin dantza dokumentatzeko eta ikertzeko materiala eta baliabideak sortzeko duen akordioaren arabera, Sortutakoak 11 edizioko proiektu guztien kopia bat bidaliko du Eresbila. Era berean, egonaldia egiten duten proiektuen dokumentazio-materiala bidaliko da Eresbil artxibora.
Beren lanak Eresbila bidaltzea nahi ez duten proiektuen egileek beren proposamenean adierazi beharko dute hori. Horrek ez du eraginik izango epaimahaiaren erabakian.
7.- Sortzaileen lanaren dibulgazioa
Artistak, Gipuzkoako Dantzagunearekin adostuta, bere lan-prozesua erakusteko edo dibulgatzeko jarduera bat egiteko konpromisoa hartzen du.
Artistak, bere lana hedatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Errenteriako Udala kolaboratzaile gisa aipatzeko konpromisoa hartzen du.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Gipuzkoako Dantzagunea
Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.
Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea.
Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.
Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:
1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.
2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.
3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.
4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.
5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...