Dantzaguneko udako ikastaroak: izen-ematea irekita
Urtero moduan, udako ikastaroak antolatu ditugu Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkartearekin lankidetzan. Aurtengoan, dantza klasikoa eta garaikidea landuko ditugu Esmeralda Maycas eta Iñaki Azpillagarekin, hurrenez hurren. Ekainaren 29 eta uztailaren 10 bitartean teknika hobetzeko eta sormena garatzeko hainbat ariketa egingo dituzte ikasleek. Urratsak eta mugimenduak lantzeaz gain, errepertorio klasikoa landuko da Esmeralda Maykasekin, eta bi ikastaroetako maila aurreratuko ikasleek tailer koreografikoak egingo dituzte, sen koreografikoa sendotzeko. Izen-emateko epea ekainaren 25 arte dago irekita.
Udako ikastaroak 2015
Ekainaren 29tik uztailaren 10era (klaseak astelehenetik ostiralera egingo dira)
Dantza klasikoa
Ordutegia
- 9:30-11:00: Maila ertaina
- 11:15-12:45: Maila aurreratua
- 13:00-14:00: 1. astean: Errepertorioa eta 2. astean: Koreografia-tailerra
Irakaslea: Esmeralda Maykas
Pianojolea: Alberto Sagardia
Dantza garaikidea
Ordutegia
- 16:00-17:30: Maila ertaina
- 17:45-20:15: Koreografia tailerra (maila aurreratukoentzat)
Irakaslea: Iñaki Azpillaga
Datu orokorrak
Prezioak:
- Ikastaro osoa: 60€
- Klase bakarra: 10€
- Errepertorioa: 30€
Ordainketa: diru-sarrera egiteko kontu-zenbakia ES77 3035 0053 07 0530045362 (izena, abizena, eta zein kurtso egingo den adierazi).
Izen-emateko epe-amaiera: ekainaren 25a (tokiak epea amaitu baino lehen betez gero, izen-ematea itxiko da)
- Izen-emateko gutxieneko adina 12 urte.
- Gutxienez bi urteko formazioa eskatzen da.
- Antolatzaileek dute onarpen eskubidea, beharrezko maila ez duten ikasleei dagokionez
- Izen ematea: dantzagunea@gipuzkoa.eus
Informazioa: Dantzaguneko udako ikastaroak: izen-ematea irekita (Gipuzkoako Dantzagunea)