Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Sortutakoak 8: deialdia irekita

Dokumentuaren akzioak

Sortutakoak 8: deialdia irekita

Urriaren 1etik azaroaren 1era irekita dago Sortutakoak programaren zortzigarren edizioan proiektuak aurkezteko epea. Sortutakoak Gipuzkoako Dantzaguneko sormen-prozesuak laguntzeko programa da, eta bere baitan hartzen ditu, besteak beste, diru-laguntza bat eta egonaldi bat Gipuzkoako Dantzagunearen egoitzan.

Zortzigarren edizioaren berrikuntza nagusia sortzaileek eta koreografoek egonaldi amaierako lanaren aurkezpena nola egingo duten aukeratu ahal izango dutela da, (Sortutakoak-eko egonaldia proiektu osoa gara liteke edo haren zati edo fase bat). Aurreko edizioetan emanaldi bat egiten zen, eta oraingoan proiektuen egileek proposatu ahal izango dute aurkezpen-modua (argazkiak, bideoa, memoria, aurkezpena, estreinaldia...), proiektuaren beraren ezaugarrien arabera.

Profesionalez eta adituz osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu Gipuzkoako Dantzagunean egonaldi bana egiteko bi proiektuak, eta abenduaren hasieran emango da haien izena. Sortutakoak 8n parte-hartzeko, formularioa bete eta ondorengo helbide elektronikora bidali behar da: dantzagunea@gipuzkoa.eus

Informazioa: Sortutakoak 8 (Gipuzkoako Dantzagunea)

Erlazionatutako elementuak
Sortutakoak 8: Oinarriak (pdf 9 mb)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...