Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Erakusketa: "Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina", Gazteszenan maiatzean

Dokumentuaren akzioak

Erakusketa: "Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina", Gazteszenan maiatzean

Donostia Kulturarekin elkarlanean erakusketa bat antolatu dugu, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina azaleratzeko helburuarekin, eta maiatzean zehar ikusgai egongo da Gazteszenan. Beatriz Txurruka da erakusketaren komisarioa, dantzaren munduan ibilbide luzekoa, hala sorkuntza, nola kudeaketan. Erakusketa argazkiz eta testuz osatuta dago, eta irekita egongo den denbora-tartean bideo bat egingo dute.

Inaugurazio-ekitaldia, maiatzaren 5ean

Hitzaldi dantzatua, Toni Jodar

Erakusketa hasteko, inaugurazio-ekitaldi bat egingo da Gazteszenan bertan, maiatzaren 5ean, 19:00etan, Toni Jodarren hitzaldi dantzatu batekin. Donostia Kulturako eta Gipuzkoako Dantzaguneko ordezkariak izango dira bertan.

Erakusketa: Urrats bat aurrera, Gipuzkoako dantza garaikidearen oraina

  • Datak: maiatzaren 5etik 31ra
  • Tokia: Gazteszena, Egia, Donostia
  • Ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-20:30
  • Komisarioa: Beatriz Txurruka
  • Antolatzaileak: Donostia Kultura eta Gipuzkoako Dantzagunea

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...