Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Lagun arteko soka-dantzan V. Otsagabiko eta Tuterako dantzariak

2024/02/02

Ez gaude ohituak eguberrietan dantzan egitera. Are gutxiago urteko azkenaurreko egunean. Oturuntza handi, ospakizun eta gehiegikerien artean, ordutxo luze hartu dugu 2023ko abenduaren 30ean, giharrak pixka bat tinkatu eta sabelei meniatxoa emateko. Horretarako, gonbidatu pare ederra izan dugu lagun...

Aunitz urtez!

2024/01/30

Lourdes Iriondo, Nekane Oiarbide, Xabier Lete, Benito Lertxundi… ateratzen ziren dantzara eta taldea Argiako 6 dantzarik osatzen zuten. Bilantzikoa eta Hiru puntukoa dantzatzen zuten. Kantariek oso ongi ikasi zuten dantzan, eta egiten zuten hari ukitu transzendentea eman zion dantzak. Dantza xal...

Dantzari, aktore eta modelo Ederrena: Agnes Souret

2024/01/26

Dantza, moda eta zine munduan aritu zen Agnes Souret, Baionan jaiotako ezpeletarra. Eta ez zen txikikeriatan aritu: lehenengo Miss Frantzia edertasun lehiaketa irabazi zuen eta Hollywood eta Montecarloko Operara ere iritsi zen. Karmele Jaioren Maitasun Kapitala izenburuko azken liburuan izan dug...

Koko-dantzak 2024 San Blas opilekin etorriko dira

2024/01/25

Otsailaren 3an, larunbatez, ospatuko ditugu 2024ko koko-dantzak. Baserrietako koko-eskea Agina auzoan egingo dugu aurten. Ohi bezala, arratsaldeko kalejiran parte hartzea irekia da eta entsegu irekia izango da. Koko-dantzak, otsailak 3, larunbata 8:30 Errebalen baserritarren postuetan ...

Lesakan topatu dute Gipuzkoako ezpata-zubia

2024/01/23

Vicente Telletxea zen Lesakako alkatea garaitsu hartan. Bere ama Lintzoaingoa zen, nire aitaren aldeko familiaren herrikoa. Horregatik eta Donostiatik gertu baitzen joan ginen Lesakara, bertako dantzak ikastera. Euskal dantzaren alorrean, Nafarroa erdigune kultural bilakatzeko gure gogoa ere hor z...

Dantza da giltza, dantza da parrandarako baldintza

2024/01/18

“Ez baduzu dantzatzen San Saastin jaietan badakizu ezin duzula parte hartu inauterietako festan eta parrandan”, idatzi gabekoa, baina horixe da araua Lakuntzan. Hala azaldu digute kintoek, aurten 18 eta 17 urte beteko dituzten lakuntzar gazteek. Batzuk gogotsu, beste batzuk alferkeria pix...

Dantza familian, haurrak eta helduak elkarrekin dantzan

2024/01/17

Dantza bidez landu daitezkeela familia arteko harremanak dio Oihane Vicente dantzariak, "komunikazioa, enpatia, ulertzea helduak umearen prozesua... komunikatzeko eta elkar-entzuteko beste modu bat da". Dantza eta mugimendu terapiako masterrean ikusi zuen dantza bidez landu daitezkeela familia a...

Otsue eta Aitite Gorritxategiren ikasle

2024/01/16

Nire denboretan entzuna nuen Durangaldeko ezpata-dantzari taldeen artean, Berrizkoa enblematikoa zela. Haien dantza bilduma ikusgarria zen. Dantzakera ikaragarri bizia zuten. 1965, Zornotza. Marian Arregi dantza-solteko txapelketan parte hartzera doa. Han elkartu dira Marian bera eta Juan Anto...

Badatoz 2024ko Abantoko Aratusteak!

2024/01/15

Otsailaren 10ean Gallartako Aratusteak ospatuko dira, eta Otsailaren 17an, berriz, Sanfuentesen. Honako egitaraua prestatu dute Meatzaldeko Harrigorria dantza-taldeko kideek: Gainera, Otsailaren 5ean eta Otsailaren 12an, "Aratuste tailerrak" antolatu dituzte norberak bere mozorroa egi...

Soka-dantza Alan Griffin-i azken agurrean

2024/01/15

Lengoaiak, espresiobideak. Hitza, musika, dantza. Alan Griffin-i azken agur ekitaldia ospatu dugu abenduaren 16an, Hernaniko Milagrosa kaperan (kultura jardueretarako birgaitutako kapera). Haren omenez, eta hari esker ona adierazteko, hitza, musika, eta dantza. Hitzetan, esker ona eta Alanen ...

Harpidetu