Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Urtsuko Xoriak - Lekorne (Lapurdi)

2015/05/20

Urtsuko xoriak dantza taldea 1980. urtean sortu zen Lapurdiko Lekorne herrian, eta Lapurdiko dantzei eusten eta bertako ohituretan parte hartzen saiatu da urte hauetan zehar; bat aipatzearren, 1995, 1996 eta 2014. urteetako kabalkada-toberetan esku hartu du. Bertan egindako dantzak eskainiko dizki...
Cinar Elkartea - Ankara (Turkia)
2015/05/20

Lehen aldiz Asiako dantza talde bat izango dugu Ezpalak jaialdian. Izan ere, Asian dago Ankara, Turkiako Anatolia Asia baita. Cinar Arte, Kultura eta Gazteria Elkartea ( Cincar Kultur Sanat Ve Genclik Kulubu Dernegi ) 2010. urtean sortu zen, esperientzia handiko dantzari eta koreografoen ekim...
Garaiko dantza taldea - Garai (Bizkaia)
2015/05/20

Garai batean ohikoa bazen ere emakumeek soka-dantzak egitea herri gehienetan, XX. mendean herri gutxi batzuetan ezagutu dira eta bakar bakarrik Garaikoak iraun du etenik gabe. Santana eguna ezkonduen eguna da Garain. Meza nagusia eta prozesioaren ostean, Dantzari-dantza dantzatzen dute gizonezkoe...
Kezka dantza taldea - Eibar (Gipuzkoa)
2015/05/19

Festa egunetako erromerien dantza nagusia soka-dantzak izan dira bai Eibarren eta inguruko herri guztietan XIX. mende bukaera arte. XX. mende hasieran ere, Arrateko jaietan, aurreskuak edo soka-dantzak izaten ziren festaren osagai nagusia, eta lagun kuadrilak txanda hartu behar izaten zuten nork be...
Eskolaren erronka: 75 fandango eta arin-arin jarraian
2015/05/15

Koruko Ama Birjinaren Eskolaren 75. urteurreneko ospakizun programaren baitan, datorren maiatzaren 30ean Donostiako Olatu Talka jaialdian izango dugun erronkan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.
“75 Fandango” izeneko ekintza honek 75 fandango eta arin-arin jarraian lotuko ditu...
Sortutakoak Tradizionala 4ko deialdia irekita
2015/05/15

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak Tradizionala programaren laugarren edizioaren deialdia iragartzen du . Tokian tokiko dantzen edo tradizioz jasotako dantzen berregite, egokitze edo sormen proiektuak babesten ditu deialdi honek. Ekainaren 11 arte aurkeztu ahal izango dira proiektuak eta...
Duguna dantza taldea - Iruñea (Nafarroa)
2015/05/14

Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du. Izan ere, horixe baitu bere xede nagusia, Iruñeko dantza-ekitaldiak sendotu eta bultzatzea. Xede horrekin, 2013. urtean San Blas eta San Juan bezperako soka-dantzak sortu eta plazara...
Soka-dantza Santa Kurutzeko ermitan 2015
2015/05/14

Maiatzaren 3an Mandiola auzoko Santa Kurutz ermitan soka-dantza egin genuen Kezkako dantzariok Usartza txistulari taldeak eta auzoko baserritarrek lagunduta. Jai giro ederrean pasatzen dute urtero goiza bertara hurbildutakoek, trikitixa eta pandero, txistu eta danbolin, txorizo eta odoloste egosi, ...
Soka-dantzak, 2015eko ezpalak
2015/05/14

Elkarri eskuak emanda osatzen dugun soka, katea, esku-dantza da aurtengo Ezpalak jaialdia lotuko duena. Dantzarako oinarrizko egitura, mundu zabalean eta historian behin eta berriz erabili dena, eta Euskal Herrian gure plaza eta erromerietako dantza nagusia izan den orain gutxi arte.
Hainbat...
Gustura Portugali buruzko dantza-afarian
2015/05/12

Ze ondo pasa genuen Portugali buruzko dantza-afarian!! 32 lagun elkartu ginen Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, Arrasate, Bergara, Elorrio, Zaldibar eta Elgetatik bertatik etorrita. Giro majoa, afari goxoa (bakailaua tarteko), eta dantzan gustura.
Bederatzi dantza ezagutu / probatu / gozatu gen...