Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Kezka dantza taldea – Eibar (Gipuzkoa)

2014/05/14

Eibarko Klub Deportiboaren barruan sortu zen Kezka dantza taldea 1958. urtean. Hasiera-hasieratik txistulari eta dantzariek osatu dute Kezka, eta taldearen 56 urteko ibilbidean eskutik aritu izan dira.

Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)

2014/05/14

Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du. Izan ere, horixe baitu bere xede nagusia, Iruñeko dantza-ekitaldiak sendotu eta bultzatzea.

2014ko Ezpalak jaialdiaren egitaraua

2014/05/14

Ttunttuneroak, danbolinteroak dantzari begira jotzen izango ditugu Ezpalak 2014 jaialdian. Maiatzaren 14an Iruñean eta 25ean Eibarren Gloucestshire, Muelas del Pan, Cambrils, Itsasu eta Berrizko danbolinteroak eta dantzariak izango ditugu. Hona hemen egitaraua:

Euskal jaia Aiara Dantza Taldearen 30. urteurrena ospatzeko

2014/05/13

Maiatzaren 17an izango da Amurrioko euskal jaia, Aiara Dantza Taldearen 30. urteurrenarekin batera. Egun osoan zehar egingo dira ekintzak, goizeko hamaiketan hasita eta iluntzera arte.

Portugaleteko Folklore Azokan izan gara dantzan

2014/05/12

Pasa den larunbatean, maiatzaren 10ean, Portugaleteko Elai Alai taldeak antolatzen duen Folklore Azokan izan gara beste zenbait talderekin batera eskainitako emanaldian parte hartzen. Iruñeko Duguna, Elgoibarko Haritz, Debako Gure-Kai, Portugaleteko Elai-Alai eta Eibarko Kezka dantza taldeak parte hartu dugu emanaldian.

50 urteren ondoren, Ordiziako Amets Bidek dantzan dirau!

2014/05/12

Datorren igandean, hilak 18, Amets Bide dantza taldeak 50. urteurrena ospatuko du taldean ibilitako dantzari eta gaur egun dantzari direnekin, guztiekin batera.

Korrotik pikutara hitzaldi-dantzatua Bektokixan maiatzaren 9an

2014/05/07

Berreibar Kulturala programa barruan, Korrotik pikutara izeneko ekitaldia izango da ostiral honetan, maiatzaren 9an, Bektokixan. Bertan, euskal dantzaren historia bat, hitzez kontatua eta gorputzez dantzatua eskainiko dute Gari Otamendik eta Oier Araolazak.

Portugaleteko Folklore Azoka

2014/05/06

Asteburu honetan ospatuko da Portugaleteko Folklore Azoka , maiatzaren 10 eta 11an. Egitarau zabala prestatu dute bizkaitarrek asteburu guztirako eta musika eta dantza izango da protagonista. Azoka, Portugaleteko udaletxe ondoan dago, eta inguru hori ( planoa ) izango da azokaren baitan antolatuta...

Ederlezi pastorala eta Ijitoei buruzko jardunaldiak, maiatzaren 16 eta 17an Iruñean

2014/05/06

Heldu den maiatzaren 17an Mixel Etxekoparrek idatzi eta Nicole Lougarot-ek zuzentzen duen Ederlezi pastorala ikusteko aukera izanen dugu Iruñean. Pastoral honek Euskal Herriko ijitoen gora-beherak kontatzen ditu historian zehar. Pastoralaren testuingurua hobe ulertzeko, "Ijitoak Euskal Herrian" izeneko hitzaldi sorta ere antolatu dugu, Iruñeko euskara elkarteekin batera (Zaldiko Maldiko, Euskaldunon Biltoki eta Karrikiri), maiatzaren 16 eta 17rako.

Harpidetu