Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ezpata-dantzak jaialdia Eibarren

2006/05/19

Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen 41. Euskal Jaiaren barruan, Ezpata-dantzen jaialdia antolatu du Eibarren Kezka Dantza Taldeak. Ezpata-dantzak jaialdi horretan Euskal Herriko zein atzerriko hainbat ezpata-dantza ikusteko aukera izango da. Bi egunetan izango dira emanaldiak. Maiatzaren 27an,...

Morris dantzariekin Londresen

2006/05/17

Asteburu-pasa Londresera joan, kalera atera, hasi da kalean gora eta kalean behera, eta halako batean Trafalgar Squaren, National Galleryren aurrera iritsi, eta hara, ez du ba morris dantzariekin topo egin gure Matxalintxok! Han ibili da zinta-dantza, zapi-dantza, arku-dantza eta ezpata-dantz...

Soka-dantza Santa Kurutzen 2006

2006/05/17

Santa Kurutzetan ohi dugunez soka-dantza egin genuen Arrate ondoan dagoen Santa Kurutz ermitan. Maiatzaren 7an, Santa Kurutz egunaren (maiatzaren 3) ondoko lehen igandean egin ohi dugu soka-dantza bertan. Mimoz prestatzen dituzte Arrateballeko baserritarrek Santa Kurutzeko jaiak eta ederrak izaten ...

Arrateko Amaren dantzen aurkezpena Portugaleten

2006/05/17

Lehen Folklore Azoka ospatu da maiatzaren 6an eta 7an Portugaleten, Elai-Alai Fundazioak antolatuta. Euskal Herriko musika, dantza, artisautza eta oro har tradizioaren alorrean lan egiten duten hainbat elkarte, talde eta pertsonaren bilgunea izan zen Portugalete maiatzeko lehen asteburu horreta...

Udaberriko protokolo batzuk

2006/05/17

Hona hemen azken aldian tokatu zaizkigun zenbait protokolo-dantzen aipamenak. Apirilaren 2an Balentziagaren oroimenezko ziklismo proba jokatu zen Eibarren. Karrera garrantzitsua da afizionado mailan, eta jakinekoa da bertan irabazten duenak datorren urtean profesionaletan aritzeko urrats garran...

Gipuzkoako dantzak sarean

2006/05/10

Sarean dago Gipuzkoako Dantzak, Gipuzkoako dantzei buruzko informazio zabala, argazkiak, bideoak, azalpen historikoak, deskribapenak, eta dantza horiek hobeto ezagutzeko eta dantzatzeko material argigarria eskaintzen duen webgunea. Elgoibarko Haritz EDT aren eta Elai-Alai Fundazi...

Nafarroaren eguneko argazkiak

2006/05/02

Egun polita pasa genuen Baigorrin (aurten behintzat ez zuen euririk egin eta dantza emanaldia egin ahal izan genuen). Hementxe arratsaldeko saioko hainbat argazki (zuek gehiego izatekotan bidali Aritzi, otoi). Argazkiak ...

dantzan.com berria

2006/05/01

Dantzariondako ezinbesteko erreferentzia bilakatu da dantzan.com webgunea. Orain gainera, itxuraldatuta datorkigu eta sail berri eta interesgarriekin. Oier Araolazak Sustatu n dioenez, "oro har, aurrekoak zituen osagai guztiak biltzen ditu dantzan.com berriak: albist...

Portugaleteko I. Folklore Azoka

2006/04/27

Portugaleteko Elai-Alai Kulturuneak ekimen oso interesgarria antolatu du maiatzaren 6 eta 7-rako: Folklore azoka. Azokaren helburua folklorearen munduan aritzen diren pertsona anonimoen lana ezagutaraztea da, hurrengo belaunaldientzat kultura zerbait tentagarria izan dadin. ...

Nafarroaren eguna 06

2006/04/20

Nafarroaren Eguna- Apirilaren 30ean Igandearekin BAIGORRIN Egitaraua 11etan: Pasa Calle Dianak, gaiteroak, txistulariak, Uztaritzeko txaranga, Joaldunak, Arrolako dantzari tipiak , Otsagiko dantzariak , ziganteak. 12etan: Elizako plazan ...

Harpidetu