Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Ezpalak 2015 soka-dantzak: egitaraua

Dokumentuaren akzioak

Ezpalak 2015 soka-dantzak: egitaraua

2015/05/26 09:15
Soka-dantzak izango dira aurtengo Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdiaren gai nagusia. 2015eko maiatzaren 30ean Eibarren eta 31n Iruñean ospatuko da jaialdia, eta erne, asteburuko egunak trukatu egin baitira aurten, larunbatez izango da Eibarren eta igandez Iruñean. Ankara (Tu...

Soka-dantzak izango dira aurtengo Ezpalak, dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdiaren gai nagusia. 2015eko maiatzaren 30ean Eibarren eta 31n Iruñean ospatuko da jaialdia, eta erne, asteburuko egunak trukatu egin baitira aurten, larunbatez izango da Eibarren eta igandez Iruñean.

Ankara (Turkia), Garai (Bizkaia), Lekorne (Lapurdi), Larrea (Araba), Añorga (Gipuzkoa), Iruñea (Nafarroa) eta Eibarko (Gipuzkoa) soka-dantzak ikusteko aukera eskainiko du Ezpalak jaialdiak. Jakina denez, Eibarko ekitaldia bertako Euskal Jaiaren baitan antolatzen da, eta aurten 50 urte beteko ditu Eibarko Euskal Jaiak.

Hona Ezpalak jaialdiaren egitaraua:

Eibar. Maiatzak 30, larunbata (50. Euskal Jaia)

19:00etan EZPALAK jaialdia Untzaga plazan


Iruñea. Maiatzak 31, igandea

12:15ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
12:30ean Ezpalak jaialdia Burgoen Plazan:

Eibar. Maiatzak 31, igandea (50. Euskal Jaia)

12:30ean Eibarko dantzarien emanaldia
13:00ean Erromeria Jainaga eta Narbaizarekin
17:00etan Erromeria Patxi eta Konpaniarekin

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak