Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Añorgako dantzariak - Añorga (Gipuzkoa)

Dokumentuaren akzioak

Añorgako dantzariak - Añorga (Gipuzkoa)

2015/05/20 15:40
Añorgako dantzariak - Añorga (Gipuzkoa)

Lierni Otamendi txistua eta danbolinarekin, eta Gari Otamendi eta Jokin Otamendi dantzan.

Beterriko soka-dantza eskainiko dute Jokin eta Garikoitz Otamendi Añorgako dantzariek Ezpalak jaialdian. Donostialdeko azpieskualde honetan, Beterrin, Goierriko dantza maisuek, Jose Lorenzo Pujanak bereziki, irakatsitako dantzakera teknikoa bizi-bizi ageri da gaur egun ere. Brokel-dantza eta ezpata-dantzarekin batera, aurreskuak edo gizon-dantzak eman die dantzariei bere dohain eta eskolak erakusteko aukera. 

Jokin eta Garikoitz Otamendi dantzariek Añorgan XX. mende hasieran Jose Lorenzo Pujanak ereindako hazia eta Argia dantzari taldeak 60ko hamarkadatik emandako dantzakera eta norabidea batzen dituzten beren jardunean. Dantzariak eta dantza-maisuak, Gipuzkoako dantzen teknika zorrotza mamituta dantzakera propioa garatu dute beren dantzari ibilbide oparoan. Aurresku eta atzesku lanetan arituko dira bi anaiak, nor baino nor, oilar borrokan.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak