Orain arteko ekarpenak
Axeri-dantza inauterietan, berreskuratze lan baten kronika
2013/01/28

Alde batetik bestera saltseatzen ibili eta Andoainen inauterietan axeri-dantza dantzatzen zela irakurri genuen zenbait tokitan. Inauterietan, inguru hauetan, puska-biltzea egitea ohikoa zela ere kontatu ziguten, baina, urteak ziren ohitura hau galdu zela. Axeri-dantza eta puska-biltzea, ez dirudite osagai txarrak. Biak uztartu eta aurten, urte askoren ostean, berriro ibili gara Andoaingo axeriak baserriz baserri dantzan. Jarraian duzue berreskuratze lan baten eta inauteri "berri" honen nondik norakoen berri.