Dokumentuaren akzioak
Soka-dantza Santa Kurutzeko ermitan 2015
Maiatzaren 3an Mandiola auzoko Santa Kurutz ermitan soka-dantza egin genuen Kezkako dantzariok Usartza txistulari taldeak eta auzoko baserritarrek lagunduta. Jai giro ederrean pasatzen dute urtero goiza bertara hurbildutakoek, trikitixa eta pandero, txistu eta danbolin, txorizo eta odoloste egosi, joko, algara eta dantza!
Miren Hazas eta Oihane Llorentek hartu zituzten sokaren muturrak, lehenak aurresku lanak eta bigarrenak atzeskuarenak egin zituzten. Olaia Gabirondo eta Olaiz Agirrebeñak zerbitzariarenak bete zituzten. Mandiola auzoko baserritarrak izan ziren, urtero bezala soka osatu zutenak.
Desafioa, aurreskuak eta abarrak amaituta dantza-soltean fin ibili ziren Santa Kurutzera hurbildutako auzokideak.
Usartza txistulari taldeko German Ereña, Javier Zorrakin, Iratxe Gimenez eta Enrike Montero izan ziren goizari berari eta soka-dantzari doinua ipini ziotenak. Auzoko gazteek ere pandero eta soinuak hartuta animatu zuten goiza. Nagusiak, aldiz, bertara hurbildutako guztiontzat txorizo eta odoloste egosiak prestatu zituzten goizean goizetik.
Hona hemen Iñaki Zugastik egindako argazki sorta:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19