Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ezpalak jaialdia Kezka dantza taldea - Eibar (Gipuzkoa)

Dokumentuaren akzioak

Kezka dantza taldea - Eibar (Gipuzkoa)

2015/05/19 23:00
Kezka dantza taldea - Eibar (Gipuzkoa)

Soka-dantza erromerian.

Festa egunetako erromerien dantza nagusia soka-dantzak izan dira bai Eibarren eta inguruko herri guztietan XIX. mende bukaera arte. XX. mende hasieran ere, Arrateko jaietan, aurreskuak edo soka-dantzak izaten ziren festaren osagai nagusia, eta lagun kuadrilak txanda hartu behar izaten zuten nork bere soka-dantza plazaratzeko. XX. mendean erromeriako soka-dantza ireki horiek urritu eta agintariek edo dantza-taldeek gidatutako aurresku protokolarioak soilik iraun dute. Gerra ostean ere, Eibarren berreskuratu zen lehen dantza San Joan eguneko soka-dantza izan zen. 1968an eten zen San Joan egunean soka-dantza egiteko ohitura eta 1994an berreskuratu zuten Kezka dantza taldeak eta Usartza txistulari bandak. 

Kezka dantza taldea 1958. urtean sortu zen Eibarko Klub Deportiboaren baitan, eta Eibarren euskal dantzak irakatsi eta dantzatzen dihardu ordutik. San Joan egunez egiten duen soka-dantza berrituta aurkeztuko du Ezpalak jaialdian Kezkak.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ezpalak jaialdia

Ezpalak jaialdia

Duguna eta Kezka dantza taldeek antolatuta, 2018ko maiatzaren 26an eta 27an burutuko da Ezpalak Dantza Tradizionalaren Nazioarteko Jaialdia Iruñean eta Eibarren.

Ezpalak2018-txiki

Orain arteko Ezpalak

2006 Ezpata-dantzak
2007 Makila-dantzak
2008 Arku-dantzak
2009 Karaktere-dantzak
2010 Dantza-jauziak
2011 Bikoteko dantza soltea
2012 Zinta-dantzak
2013 Sorgin-dantza eta bere ezpalak
2014 Ttun-ttuneroak dantzari begira
2015 Soka-dantzak
2016 Ezpata-dantzak
2017 Zaldikoak dantzan
2018 Giza-dorreak