Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HERRIXA DANTZAN Gustura Portugali buruzko dantza-afarian

Dokumentuaren akzioak

Gustura Portugali buruzko dantza-afarian

2015/05/12 12:00
Gustura Portugali buruzko dantza-afarian

Repasseado dantzatzen Espaloian

Ze ondo pasa genuen Portugali buruzko dantza-afarian!!

32 lagun elkartu ginen Elgetako Espaloia Kafe Antzokian, Arrasate, Bergara, Elorrio, Zaldibar eta Elgetatik bertatik etorrita. Giro majoa, afari goxoa (bakailaua tarteko), eta dantzan gustura.

Bederatzi dantza ezagutu / probatu / gozatu genituen, Portugaleko eskualde ezberdinetakoak. Guztiak ere bertan edo bertako dantza-maisuengandik ikasitakoak. Erritmo eta egitura aldetik, guretzat erraz ulertu eta barneratzekoak dira: polka / schottische erritmoan, 3/8 ingurutxo erritmoan, urratsean (ibiltzen), kontradantzak, jota ukituarekin... Bals erritmokoak ere oso ugariak dira Portugalen, baina ez genuen halakorik egin oraingoan.

Halere, helburua ez zen dantzok ikastea, baina deskubritu eta gozatzea. Eta gozatu genuen, bai. Dantza alaiak, dibertigarriak. Alaitasun aurpegiak. Barreak. Eta musikak, ederrak... Aukera izan genuen ere konparatzeko soniritate 'tradizionala', eta egungo musika taldeek moldaturiko sonoritate modernoak (dantzarako beti).

Argazki erreportairik ez genuen egin, baina lekukotasun gisa, hona amaierako argazkitxo bat, Portugal iparraldeko Repasseado dantzatzen (edo saiatzen...). Ordurako zortzi lagun alde eginda zeuden.

Estraineko esperientzia ikusita, antolatuko ditugu dantza-afari gehiago.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.