Cinar Elkartea - Ankara (Turkia)

2015/05/20
Cinar Elkartea - Ankara (Turkia)

Lehen aldiz Asiako dantza talde bat izango dugu Ezpalak jaialdian. Izan ere, Asian dago Ankara, Turkiako Anatolia Asia baita. Cinar Arte, Kultura eta Gazteria Elkartea (Cincar Kultur Sanat Ve Genclik Kulubu Dernegi)  2010. urtean sortu zen, esperientzia handiko dantzari eta koreografoen ekimenez. Orduz geroztik Ankarako dantza-talde hau anatoliar kultura han eta hemen zabaltzeko lanean dihardu. Ankarako Baskent Unibertsitateko dantza-taldea dugu Cinar eta dantzari gehienak bertako ikasleak dira. Turkiako bospasei eskualdetako dantzak eskaintzen ditu talde honek.

Soka-dantzak oso zabalduak dira Meditarrenio inguru osoan eta horien adibideetako batzuk ekarriko dizkigu Turkiako Cinar taldeak. Zehazki, Ezpalak jaialdian, Anatolia hego-ekialdeko Halay dantzak izango ditugu ikusgai. Dantzariek Davul eta zurna musika-tresnek (danborra eta gaitak) lagunduta eskainiko dute emanaldia.