Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Dantzaren sokan lotuta Otxandion

2021/09/17

Dantza, musika eta bertso, programa ederra antolatu dute Otxandion Urduri dantza taldeak eta Iurretako dantzariek. Soka-dantza gainbeheran dagoela sumatzen dute Durangaldean eta balioan jartzeko jaialdia antolatu dute irailaren 4an. Pozik hartu dugu gonbidapena Kezka dantza taldean. Zer esanik ez ...

Zirrarak gainezka

2021/09/14

Lehen aldia izan balitz bezala. Musukoek ezin izan zituzten gure emozio eta sentimenduak estali. Paxatxo laguna gogoan, egun borobila pasa genuen larunbatean, pandemia aurreko egoera eta aukerak neurri handi batean berreskuratuta. 100dik gora partaidez osatutako segizioa gauzatu ahal izan genuen, h...

Idoia Lahidalga eta Oihane Puertasen “Tenpraren Guarpena” Eibarren

2021/09/14

Erronkari ibarreko emakumeen bizipenak jasotzen ditu Idoia Lahidalga Baglietto eibartarrak (eta Kezkako dantzariak)  eta Oihane Puertas Ramirez lasartearrak egin duten dokumental honek "Tenpraren Guarpena" dokumentalak. Belaunaldi ezberdinetako lau emakume, bailarako zenbait herritakoak, bizipen ...

Biribiletik ingurutxoetara eta buelta

2021/09/13

Euskal Herriko uren itsasoratzeak banaketa geografiko, klimatiko eta, nola ez, kulturala sortzen du. Hala ere, isurialde atlantikoa eta mediterraneoa ez dira banatze erabakigarriak, baina eragina dute espektro koreografikoa aztertzerakoan. Tesitura honetan dantza eta melodia pieza berezi bat ezagut...

Bilbo Dantzan, Bizkai elkartearen euskal erromeria 2021

2021/09/13

Bilbo Dantzan, Bizkai elkartearen euskal erromeria Bilboko Areatzara itzuliko da aurten; u rriaren 2an eta 16an, 18:00etan. Bilboko Udalaren laguntza ekonomikoa dugu, eta gaur egungo osasun-egoerak, protokolo neurriekin bada ere, Dantza Tradizionalaren jaiaz gozatzeko aukera ematen ...

Euskal Dantza Tradizionaleko urteroko XLIV. ikastaroa

2021/09/13

Bizkai euskal folklor elkarteak urriaren 18an hasiko du bere XLIV. Euskal Dantza Tradizionaleko Ikastaroa. Bizi dugun osasun-egoera dela-eta, eskatutako protokoloari eutsiko diogu, eta iazko esperientzia kontuan hartuta, ziur gaude, horrek dakartzan eragozpen txikiak gorabehera, gozatu egingo du...

DravetTzari egitasmoa Igartubeitin: erakusketa eta dantza ikuskizuna

2021/09/10

  Euskal kultura tradizionalari buruzko proiektua, gizarte eraldaketarako tresna gisa kultur jarduerak erabiltzen dituena Gero Axularrek Igartubeiti Baserri Museoan DravetTzari erakusketa aurkeztuko du irailak 17tik urriak 14ra bitartean. Gero Axular dantza taldeak eredu tradizionaletan oina...

Urriaren 2an eta 3an Dantza Asteburua Urduñan

2021/09/09

Gizakiak gorputza musikarekin batera mugitzen duenean sortzen da dantza. Banakakoak egiten duen ekimena da dantza, baina era berean, gizartean bizi garen neurrian, inguruarekin lotzen gaitu dantzak eta banaka ez ezik, batzutan taldean egiten dugu eta beste batzuetan bikoteka (1+1=2). Edozein kasuta...

Abel Iriondo, gure dantzari eta dantza maisu kutune hil da

2021/09/07

Abel Iriondo Ume umetatik txistua eta dantzaren munduan forjatua. "Elgoibarko Izarra" izena zuen dantzari taldearekin  hainbat "Euskal Jaietan" ibilia. Nerabezaroan "HARITZ" dantzari taldean parte hartzeko gonbitea jaso ondoren 40 urte bete zituen arte, taldeko partaide fidela. Donostiako "Argi...

Arrateko dantzak Kofradia egunean eskainiko ditugu aurten

2021/09/07

Pandemia tarteko, aurten ere ezingo dugu irailaren 8an bertan ohi dugun moduan Arrateko dantzen sorta zelairatu. Hala ere, kofradia egunean, irailaren 12an, igandean, eguerdiko 13:00ean eskainiko ditugu Arrateko ezpata-dantza eta trokeo-dantzak Arrateko zelaian.  Osasun egoera dela eta Eibarko Uda...

Harpidetu