Dokumentuaren akzioak
BBK Dantzaldi Ibiltaria
Uda honetan, BBKk Bizkaiko hainbat herritara eroango du dantza tradizionala, AIKO Taldearen, Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena sustatzen duen musikarien eta dantza maisuen kolektiboaren, eskutik. BBKk eta Aikok jarri dute abian proposamena, kultura garaikide tradizionala ingurune ludikoan, jai-girokoan eta parte-hartzailean sustatzeko, eta horren bitartez gazteenei dantzarako sarbidea eta belaunaldien arteko harremana errazteko. Izan ere, jarduera publikoa eta doakoa da. BBK DANTZALDI IBILTARIA orain dela 15 urte AIKO sortzea ekarri zuten planteamenduetan oinarritzen da: zuzeneko musikan eta dantza parte-hartzailean.
BBK DANTZALDI IBILTARIArekin uda honetan Bizkaia zeharkatuko duten erromerietako lehen hitzordua zapatu honetan, hilak 25, izango da, Leioan, Aldapa plazan*, 20:00tan, San Juan jaien barruan. Ondoren, Bizkaiko ia eskualde guztietan egongo da dantzaldi ziklo honekin gozatzeko aukera: Zornotzan uztailaren 9an; Markinan, hile bereko 24an; Bermeon eta Plentzian, abuztuaren 6an eta 30ean, hurrenez hurren; eta irailaren 2an eta 3an, Trapagan eta Erandion.
*eguraldiaren arabera, agian, emanaldia Kandelazubieta polikiroldegian egingo da
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Aiko Taldea
Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...