Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea adde dantza EDT 2022 - Dantza, Terapia, Mugimendua eta Osasuna.

Dokumentuaren akzioak

EDT 2022 - Dantza, Terapia, Mugimendua eta Osasuna.

2022/06/20 11:54

DANTZA ETA OSASUN-PRAKTIKAK PARTEKATUZ

II. edizioa EDT.
NOIZ: 2022ko irailaren 3an, 10:00etatik 18:00etara.
NON:Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.

Topaketa honen helburua 2021eko topaketan hasi genuen elkarrizketarekin jarraitzea da, osasunarekin lotutako mugimendu eta dantza-praktiken oinarriak ezartzen jarraitzearekin batera.

Oraingo honetan programa teoriko-praktiko bat antolatu dugu. Gutxi gorabehera ordubeteko 3 praktika izango ditugu, eta denbora bera hartuko dugu esperientzia bakoitza partekatzeko eta horren inguruan talde-elkarrizketa sortzeko.

PROGRAMA:

10.00 - 10.15 Ongietorria.

10.15 - 12.15 Lehen praktika: Dantza mugimendu terapia, hurbilketa laburra. Praktikaren ondoren, esperientzia partekatzeko gune bat irekiko da. Emailea: Mugi dantza mugimendu terapiak.

12.15 - 12.30 Atsedenaldia.

12.30 - 14.30 Bigarren praktika: Dantza presentzia. Praktikaren ondoren, esperientzia partekatzeko gune bat irekiko da. Emailea: Sirah Badiola.

14.30 - 15.30 Bazkaria.

15.45 - 17.45 Hirugarren praktika: Esperientziaren zikloa. Praktikaren ondoren, esperientzia partekatzeko gune bat irekiko da. Emailea: Miren Saralegi.

17.45 - 18.00 Itxiera.

PRAKTIKEN LABURPENA: http://addedantza.org/addedantza/wp-content/uploads/2022/06/EDT_topaketa_praktikak.pdf

IZEN-EMATEAK ETA PREZIOA:

Izen-emateak: info@addedantza.org helbidean.
PLAZA MUGATUAK.
· ADDE bazkideak: 10 euro.
· Bazkide ez direnak: 25 euro.
IZENA-EMATEKO EPEA: uztailak 20

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

adde dantza

adde dantza

2003. urtetik, ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne-kohesiorako eta profesionalen lan-baldintzak hobetzeko egiten du lan. Gure xedea. Dantzaren garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea, profesionalen baterako esperientziatik, konpromisotik eta hausnarketatik abiatuta.