Dantza eta osasun praktikak partekatuz
Aurreko urtean hasitako bideari jarraituz osasunarekin lotutako mugimendu eta dantza-praktiken oinarriak ezartzen jarraitzeko helburuarekin topaketa antolatu du ADDEk. Donostiako Victoria Eugenia Antzokian izango da 2022ko irailaren 3an, 10:00etatik 18:00etara.
Aurtengoan programa teoriko-praktikoa antolatu dute. Ordubeteko 3 praktika aurreikusi dituzte, eta beste horrenbesteko tartea izango da 3 saioetan jasotakoa partekatzeko eta horren inguruan talde-elkarrizketa sortzeko. Mugi Dantza Mugimendu Terapia, Sirah Badiola eta Miren Saralegik gidatuko dute saio bakoitza.
Egitaraua
- 10.00 – 10.15 Ongietorria.
- 10.15 – 12.15 Lehen praktika: Dantza mugimendu terapia, hurbilketa laburra. Emailea, Mugi dantza mugimendu terapiak.
- 12.15 – 12.30 Atsedenaldia.
- 12.30 – 14.30 Bigarren praktika: Dantza presentzia. Emailea, Sirah Badiola.
- 14.30 – 15.30 Bazkaria.
- 15.45 – 17.45 Hirugarren praktika: Esperientziaren zikloa. Emailea, Miren Saralegi.
- 17.45 – 18.00 Itxiera.
Praktikei buruzko xehetasunak hemen.
IZEN-EMATEAK ETA PREZIOA:
Izen-emateak: info@addedantza.org helbidean.
ADDEko bazkideei izen-emateak ekainak 6tik aurrera.
Izen-emateak publiko orokorrari, ekainaren 20an irekiko da..
Plaza mugatuak.
ADDE bazkideak: 10 euro.
Bazkide ez direnak: 25 euro.
Topaketa hau ADDEko Hezkuntza Batzordeko kideek koordinatu dute, APDCVrekin lankidetzan.