Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aiko Taldea Atzeratua! Aiko Taldea Bilboko Bandarekin ekainaren 23an

Dokumentuaren akzioak

Atzeratua! Aiko Taldea Bilboko Bandarekin ekainaren 23an

2022/06/20 13:35

AZKEN ORDUKOA!: biharko eguraldiaren aurreikuspena dela eta, kontzertu hau Aste Nagusira atzeratzen da. Barkatu eragozpenak.

-------------

Urte batzuk pasatu dira AIKO Taldeak eta Bilboko Udalaren Bandak BANDtzaldia estreinatu zutenetik Azkuna Zentruan, eta datorren ekainaren 23an, arratsaldeko 18:00tan hasita Bilboko Areatzan berriz izango ditugu beraien musik ederrarekin dantzan gozatzeko.

Oraingoan talde biak, plazan arituko diren AIKO Taldeko dantza maisuen gidaritzapean arituko dira baina bakoitzak bere doinu eta errepertorio bereiztuekin ere. Horrela, José Rafael Pascual Vilaplaren batutak zuzenduta, besteak beste, Joseph STRAUSSen Radetzky Marsch, Carmelo BERNAOLAren Paco Molero pasodoblea edo Dimitri SHOSTAKOVICHen 2. balsarekin dantzatzeko aukera izango dugu. Eta noski, AIKO Taldearen marka daramaten dantza jauzi, jota, mazurka eta abar luze bat... 

Animatu zaitez!

 

18:00 Bilbo. Areatza. BILBOKO BANDA + AIKO

DANTZALDI ERROMERIA

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aiko Taldea

Aiko Taldea

Dantza tradizionaleko hainbat alor jorratzen duen musikari eta dantza maisu taldea: ikastaroak, argitalpenak, erromeriak...