Arrakastaz estreinatuta, zabaltzeko prest dago Azken dantza maisua
Harrera beroa eskaini diote beasaindarrek Azken dantza maisua dokumentalari. Ikusmin handia sortu du dokumentalak eta interes handiz jarraitu dute antzokia bete duten ikusleek Mikel Alvarez Sarriegik zuzendutako lana. Beasainen kokatu arren, jorratzen diren gaiak euskal dantzaren transmisioan diharduten talde eta herri guztietan ongi baino hobeto ulertu eta bizi dituzte. Hain zuzen, Azken dantza maisua dokumentala Euskal Herrian barrena erakusteko prest dira Bira produkzioak eta Aurtzaka dantza taldeko kideak. Hemen jarraian dituzue eskura bai txostena zein kontaktua proiekzioak antolatzeko:
- Txostena (pdf, 8 Mb)