Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Abuztuaren 27a, San Bartolome jaiak, Oikia

2022/10/19

Goizeko zazpietan atera naiz etxetik. Zortzietan puntuan Oikiako plazan daude geldituak dantzariak. Iritsi naizenerako dantzari mordoxka bat bada jada bertan gainontzekoen zain. Aurpegietan nabari zaie bezperan parranda egin dutela.
Zuriz jantzita daude, gerriko eta kapelu gorriekin. Alpargata...
Martin Zalakainen azken abenturaren bezperetan
2022/10/18

Igande honetan, urriaren 23an, eskainiko da azken aldiz Martin Zalakain. Donostian izango da, Victoria Eugenia antzokian eta agortuta dira sarrerak. Estreinatu zenetik bost urte pasa dira eta lehen egunetik izan duen ikusmin eta erakarmenak bizi-bizirik dirau. 26 emanaldi eta 15.000 ikuslerekin b...
Biribilketa: jakina da edo lantzea komeni da?
2022/10/18

"Nortzuk diharduzue helduei dantzan irakasten? Eta zenbatek landu ohi duzue biribilketa zuen eskoletan?” galdetu du Patxi Monterok. Helduei dantzan erakusten diharduten hogei dantza irakasle ingurutik pare batek bakarrik diote euren klaseetan lantzen dutela. Badirudi jakinekoa dela, ez dagoel...
Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak (Bigarren txanda)
2022/10/18

Argi geratu da oraingoan ere haurrei dantzan erakusteko baliabideetan sakontzeko beharra eta interesa dagoela dantza irakasleen artean, Garbiñe Aizpitarteren ikastaroaren bigarren txanda antolatu behar izan baitugu. Azaroaren 5erako izen-ematea beteta, azaroaren 12rako bigarren txandarako izen-ema...
Abuztuaren 15a, Ama Birjina eguna, Donostia
2022/10/17

Hamaikak aldera iritsi naiz Donostiara, Bulebarrean nago gelditua. Iritsi naizenerako hantxe nuen Amaiur zain. Konstituzio plaza aldera abiatu gara, han ari baitira aldatzen dantzariak. Hamabiak arte ez dira dantzan hasten, denbora soberan dugu. Konstituzio plazan eszenatoki handi bat dago, Aste N...
Dantzaren irakaskuntza, egungo panorama, ajeak eta erronkak
2022/10/14

“ G u dantzaz eta euskal dantzaz kezkatuta gaude, horren tra n smisioan eta horren formazioa n ”, “ D antza emateko formazioa behar da eta askoz gehiago”, “ Dantza habilitazioena iruzurra da”, “ E z badauzkagu helburuak garbi nekez ...
Abuztuaren 12a, gazteen eguna, Leitza
2022/10/14

Lainotuta dago kotxean sartu eta Leitzara abiatu garenean. Esperantza dut bezperan bezain beste bero pasako ez dugunik. Leitzara iritsitakoan, ordea, eguraldia desberdina dela ohartu gara, sargori dago eta nahiz eta ez duen atzoko berorik egiten izerditan gaude jada. Plana erdi egina genuen lagun ...
100 ezpatak kalean berriz ere
2022/10/13

Joan den irailak 10ean ospatu genuen 2022ko Igartzako dantzarien eguna. Bi urtez modu mugatuan egin eta gero, itzuli ahal izan gara lehengo moldera eta ajerik gabe itzuli ere. Ehundik gora dantzari eta musikari segizioan eta Igartzako inguruan, zorrotz eta alai, ohiko eginkizunak betetzen.
Aurte...
Abuztuaren 10a, Salontzo eguna, Berastegi
2022/10/12

Arratsaldeko bostak eta laurden aldera iritsi gara Berastegira. Lehegusinarekin etorri naiz, atzo arratsaldean idatzi zidan gaur nirekin etorri nahi zuela esateko. Izugarrizko beroa egiten du eta kotxean aire egokiturik gabe etorri gara, izerdi patsetan gaude. Segituan lortu dugu aparkatzeko tokia...
Garbiñe Aizpitarte: "Euskal dantzen ikasketak eta titulazioa behar dira"
2022/10/11

Eskarmentu handiko dantzaria da Garbiñe Azpitarte (Tolosa, 1958). Munduan zehar ibilia da dantzan eta irakasle gisa formatzen, dantza klasikoan zein euskal dantzetan. 1991n Gabota dantza akademia ireki zuen Zarautzen eta haurrekin aritu da lanean 31 urtean. Gorputzaren ezagutzari garrantzia berezi...