Dokumentuaren akzioak
Gorularien dantza eta kantuei buruzko zenbait dokumentu eta testigantza
Gorularien dantzak eta estanpa berreskuratu zirela 50 urte ospatu dituzte Iurretan 2023an. Berez 1886ko Durangoko Euskal Jaietarako prestatu zen dantza eta kantu sorta hau. Arku-dantza eta domingilloarekin batera "gorularien estanpa" deitu izan zaion kantu eta antzezpena prestatu ziren. Gerra Zibilaren ondoren galdu egin zen berau dantzatu, kantatu eta plazaratzeko ohitura, harik eta 1973an, Iñaki Irigoienek akuilatuta Iurretako dantzariek berriz plazaratu zuten arte.
Estanpa horretan lihoa lantzeko prozesua irudikatzen zuten dantzariek horretarako propio moldatu zen kantua kantatzen zuten bitartean. Gorularien kantuaren hitzak Juan Antonio Mogelen Peru Abarka liburutik hartu ziren eta doinua Valentin Maria Zubiaurre (Garai, 1837 - Madril, 1914) musikariak konposatu zuen. Iñaki Irigoienek ezagutzera eman duenez Ramon Iñurrieta eta haren arreba Basilia aritu ziren dantzarien konpartsak prestatzen.
Hona hemen gorularien dantza, kantu eta estanparen inguruko zenbait dokumentu eta testigantza.
Gorularien dantzen eta kantuen prestaketa Durangoko Euskal Jaietarako (1886)
Durangoko Euskal Jaietarako 1886an gorularien estanpa nola antolatu zen kontatu du zenbait lanetan Iñaki Irigoien-ek. Horietan, Valentin Zubiaurreren musika konposizioa, Mogelen Peru Abarka laneko hitzak eta Ramon eta Basilia Iñurrieta dantzaz eta jantziaz arduratu zirela azaltzen du. Durangoko platillu soinuari buruz argitaratu zen liburuxkan eta Astola aldizkarian argitaratutako artikuluan 1886ko Euskal Jaiei eskaintzen dien atalean horren inguruko zenbait xehetasun eskaini zituen Iñaki Irigoienek:
Horiez gain beste zenbait lanetan ere eman ditu horren inguruko xehetasuna Iñaki Irigoienek. Adibidez:
- Gorularienak (Euskomedia, 2008)
-
Irigoien, Iñaki. «Durangoko Dantzak eta Dantzariak». In Durango dantzan, 1776-1960, Juan Antonio Aroma Lejarreta, 13–22. Durango: Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2010.
Durangoko gorularien lehen urteetako emanaldiak (1887-1893)
Behin 1886ko Durangoko Euskal Jaietan estreinaldia eginda gorularien kantu eta dantzak hainbat herri eta jaialditan eskaini zituzten Durangoko dantzariek. Hona horien testigantza batzuk:
- Bilbo, 1887. Erreginaren bisita dela antolatu diren ekitaldien artean Durangoko dantzariek emanaldia eskaini dute Abandoko frontoian, tartean gorularien dantza eta kantuak. Hemen zer zioeten orduko egunkariek gorularien eta ezpata-dantzarien emanaldiaz.
- Bilbo, 1893. Durangoko gorulariak eta Iurretako ezpata-dantzariak.
Zubiaurreri buruzko erakusketaren gida (2014)
2014an Valentin Zubiaurreren heriotzaren mendeurrenean erakusketa antolatu zen Durangoko Arte eta Historia Museoan Ander Berrojalbiz-en zuzendaritzapean eta bertan gorularien historiari buruzko hainbat dokumentu original erakutsi ziren.
- Valentin Zubiaurreren heriotzaren mendeurrenean Durangoko Arte eta Historia Museoan eta Ander Berrojalbiz-en zuzendaritzapean aurkeztu zen erakusketaren gida (pdf, 2 Mb), Durango, 2014.
Erakusketa horren harira elkarrizketa egin zioten Anboto aldizkarian Ander Berrojalbizeri:
- Ander Berrojalbiz: "Gorularien kanta tradiziora pasatzean Zubiaurreren autoretza ahaztu egin genuen", Anboto, 2014-11-30.
Gorularien kantuaren partiturak (1886 eta 1903)
Zubiaurreri buruzko erakusketan (Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2014) Valentin Zubiaurrek gorulari edo lineren (lihoa lantzen zutenen) kantuaren jatorrizko partiturak erakutsi ziren.
-
Valentin Zubiaurreren eskuzko partitura (pdf, 19,8 Mb) 1886ko Durangoko Euskal Jaietarako konposatu zuen gorularien doinuarekin.
- Gorularien kantaren moldaketa (pdf, 4,8 Mb) Valentin Zubiaurrek prestatua eta 1903an Dotesto etxeak Madrilen argitaratua.
Gorulariak Segundo Olaetaren argibideak (1965-1966)
Segundo Olaeta musika eta dantza zuzendari eta irakasleak Durangaldeko folkloreari buruzko artikulua argitaratu zuen 1965ean Bizkaiko foru Aldundiaren Vizcaya aldizkarian. Hurrengo urtean Dantzari aldizkarian jaso zuten artikulua osorik. Lan horretan Durangaldeko hainbat dantza ezagun zein ezezagunen inguruan aritu zen. Berrizko erregelak, Garaiko dantzari-dantza eta Gernikako arbola-dantza, galdutako Garaiko napar-aurreskua eta Gorulariak ditu aztergai besteak beste.
Iurretarrek Gorulariak berreskuratzea
1973an Iñaki Irigoienek akuilatuta gorularien estanpa berreskuratu zuten Iurretako dantzariek, haien arteko Jose Jabier Abasolo "Tiliño" Durango 1936 elkarteak egindako elkarrizketa honetan azaltzen duen moduan:
Gorulari-dantzak iurretarrek berreskuratu zituztela 50 urte bete dira 2023an. Kristina Mardaras eta Justo Alberdi dira 1973an gorulari-dantzak dantzatzen hasi ziren dantzarietako bi. Bideoa: Amaiur Aristi, Oier Araolaza. Gorulariak 20 urte, Iurreta, 2023-09-29.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kuarrenta
Faja-dantzi eta beste kuarrenta kontu dantzaren inguruan.
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Mikel Sarriegi on Ongi pilotan eta oneski dantzatzen
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Mikel Sarriegi on Dantzariak Berrizen eta Seguran Manuel Lekuonan argazki sorta batean
- Dantzan on Marka batek zure herriko inauterietako mozorroa plagiatzen duenean
- Dantzan on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Leire Narbaiza on Donibane Lohizune 1939, duintasunaren aurreskua
- Patxi Montero on Ezkonberriak dantzan 2019/01/23