Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kuarrenta Iñaki Irigoien: Durangoko 1886ko Euskal Jaiak eta gorularien dantzak

Dokumentuaren akzioak

Iñaki Irigoien: Durangoko 1886ko Euskal Jaiak eta gorularien dantzak

2023/08/09 11:25

Gorularien dantza eta kantuen prestaketa Durangoko 1886ko euskal jaietara begira nola egin zen azaltzen du bi testu hauetan Iñaki Irigoien-en. Lehena, gazteleraz, 2000. urtean argitaratutako Platillu soinuari buruzko liburuskakoa da. Bigarrena 2007koa Astola aldizkarian argitaratutako artikulutik jasota dago.

Fiestas Euskaras, 1886

Acontecimiento importante en la vida cultural de Durango fueron las Fiestas Euskaras que se celebraron en 1886. No faltaron las dos comparsas de niños bailando las danzas propias de la Villa, a ellas se añadio la estampa de las hilanderas, Gorulariak, preparada para dicho momento con música de Valentín de Zubiaurre y letra sacada del libro Peru Abarca de Juan Antonio Moguel. Ésta fue representanda por ambas comparsas juantas, al igual que la danza de arcos, bailada con anterioridad por las chicas, y la del Dominguillo, que había sido danza de chicos solos. Al menos como danzas mixtas se presentaron posteriormente y así fueron recogidas de gente que las bailó en Durango a principios del siglo XX, y se refjelan en descripciones publicadas antes de la guerra de 1936.
Las cuentas de gastos que se conservan en el archivo municipal indican que los encargados de las comparas fueron Ramón Iñurrieta y su hermana Basilisa, el primero de los niños y la segunda de las niñas, También que al vestido blanco de los niños se le añadieron boinas y fajas encarnadas, zapatos, pañuelos de seda y chalecos de damasco, para los cuales se compraron cascabeles para usarlos como botones.
Los utensilios adquiridos para los niños fueron: una bandera con su palo, árbol forrado para cintas, las cuales eran de seda para la fiesta y ordinarias para ensayos, 8 arcos con sus adornos y cintas, 8 chapas grabadas y niqueladas, siendo de hojalata para los ensayos, polainas de cascabeles para danzantes, armazón de hierro para fijar el dominguillo, mazos y troncos para linadores y lino para machacar.
A las lineras o hilanderas se les hace traje de bayeta encarnada, con justillos, pañuelos y delantales, calzando abarcas con sus cintas, y comprando también lino para ellas.
Al año siguiente, cuando la visita real a Bizkaia, bailan en Bilbao, ante la Reina, las dos comparsas, y en un grabado de "La Ilustración Española y Americana" de Madrid, que recoge los acontecimientos de dicho viaje, figuran dibujados por Comba, siendo ésta la representación más antigua que  conocemos de los danzantes de Durango.
Por las fácturas pagadas parace evidente que se ensayó y bailó la danza de los escudos, siendo su música, al igual que las del resto de las danzas del conjunto, recogidas y publicadas por el durangués Marcos de Alcorta por dichas fechas.

Irigoien, Iñaki. «Dantzari dantza en Durango. “Platillu soñua”». In Platillu-soñua, Kriskitin dantza taldea. Durango: Kriskitin, 2000.

Andrazkoak Durangaldeko jai eta dantzetan

Azkenez, 1886. urtean, Durangon Euskal Jaiak antolatu ziren, eta bertako dantzak erakusteko ume talde bat eratu zen, aurreko urtetan bezala neska eta mutilekin osotua. Talde zuzendari moduan Ramon Iñurrieta, “Como encargado de la comparsa de niños”, eta Basilisa Iñurrieta “Como instructora de la Comparsa de niñas para las Fiestas Euscaras” izan ziren. Mutilen taldeak Dantzari dantzaren zati batzuk dantzatu zituzten udaletxeko kontuek erakusten duten bezala. Gero Gorularien estanpa, Arku dantza eta Domingilluena egin ziren. Gorularien estanpa egiteko tresnak erosi ziren: “mazos y troncos para linadores”, “lino para machacar”, eta Arku dantzarako arkuak: “8 arcos con sus adornos y cintas”. Gaur egun, ohitura den moduan, mutilen jantzia zuria zen, txapela eta gerrikoak gorriak zirela. Baina oinetan zapatak jarri zituzten, zetazko zapia lepoan eta damaskoko txalekoak kaskabiloak zituztela. Neskentzako ere arropak egin ziren, Amantalak eta abarkak jantzi zituzten. Lihoa ere erosi zen gorularien estanparako, eta zintak nesken arkuentzako. Ume taldeak, neska mutilak batera, bai aurresku bat eta bai beste dantza batzuk, dantzatu zituzten. Orduko egunkari eta berri emaileek ez dute jartzen ze dantza izan ziren hauek, baina ahoz jasotako datuak eta dantzen jarraipenak erakusten digu zeintzuk izan ziren. Hurrengo urtean Bilbora erreginaren aurrean dantzatzera eraman zituzten, eta Durangon ere dantzatu zuten. Honen lekuko, 1887. urtean “La Ilustración Española y Americana”n agertutako marrazkia. Hemen ikusten dira nesken ilara bat eta mutilen beste bat, bere ezkutu eta guzti. Geroztik, urte askotan, Durangoko jai programetan dantza hauek egiten zirela agertzen da.

Orain berrogei urtetik gora direla, Soledad Olaldek, Ramón Iñurrietaren iloba, geroago Durangon dantza hauek dantzatu zituenak, baita Elorrion eta beste toki batzutan erakutsi zituenak, dantzen deskribapenak emon ziguten. Dantza hauek, batzokien bitartez oso zabalduak izan ziren Bizkaian. Arku dantza eta Domingilluen dantza datu zaharretan agertzen dira: bata neskek egina eta bestea mutilek. Gorularien lanari buruzko estanpa jaietarako apropos  egina izan zen, Valentin Zubiaurrek horretarako egindako musika erabiliz eta Mogelen “Peru Abarka” liburutik gorularien bertsoak hartuz. Arku dantza eta Domingilluen dantza egiteko ilara bi jarri ziren, bata mutilena eta bestea neskena, batera dantzatuz. Honela Durangoko dantza zahar bi, bata mutilek egina, Domingilluen dantza, eta bestea neskek, Arku dantza, neska-mutilen artean egiten hasi ziren. Multzo guztiari Gorulariak izenarekin deitzen hasi ziren durangar taldeak ez zirenak ere. Iurretarrak, urte batzuk direla, berriro antolatu zituzten dantza hauek, San Migel jaietan dantzatuz, eta geroztik, oso hedatuak izan dira kanpoko taldeen artean ere, batez ere Arku eta Domingilluen dantzak. Durangoko jaietan ere dantzatzen dira gaur egun. Garbi dago andrazkoak, jakitun askok esandakoaren kontra, gure dantzetan zeregin garrantzitsua izan dutela. Gainera, gizonezkoak baino dantzazaleagoak izan dira beti, hori dela eta, kanpotarren plazako erromeri deskribapenetan andrazkoen dantzak askotan ikustea azaltzen dira.

 

Irigoien, Iñaki. «Andrazkoak Durangaldeko jai eta dantzetan». Astola 1, 2007: 18–33.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.