Dokumentuaren akzioak
Gero Axularren parte hartzea Txinako Quingxu hirian ospatuko den International Folk Art jaialdian
Donostiako Gero Axular izan da 2023ko urriaren 1etik 7ra bitartean Quingxu hirian egingo den arte folklorikoaren lehen jaialdian parte hartzeko aukeratu dituzten munduko 9 folklore-taldeetako bat. Gero Axularrekin batera honako talde hauek aukeratuak izan dira: Mexikoko Semblanza CNDF, Ekuadorreko Tungurahua talde folklorikoa, Béningo Ensemble Towara, Filipinetako Skbatangas, Kazakhstango Sary Arka, Georgiako Art Folk Sakartvelo, Bulgariako Chinary eta Frantziako Bourrée Gannatoise.
Aurkezpena
GERO dantza-taldea 2004. urtean sortu zen Donostiako Aiete auzoan, Axular Lizeoko guraso talde baten ekimenez, kultur elkarte gisa. www.geroaxular. eus Elkarteak sorburutik hitzarmena izan du Axular Lizeoarekin, ikastolako ekimenetan lankidetzan jarduteko; besteak beste, euskal dantza eskolaz kanpoko jarduera gisa lan dadin bertan. Harrezkero, ibilbide oparoa egin du euskal dantzaren eta euskal kulturaren sustapenean, bai Euskal Herrian bertan bai Euskal Herritik kanpo. Horretarako, dantza tradizionaleko ohiko emanaldiak ez ezik, formatu berritzailea duten ikuskizunak ere ekoitzi ditu, eta euskal dantza eta euskal jantzi tradizionalak gizarte zibilaren ekitaldi publikoetan txertatzeko bideak jorratu.
GERO dantza-taldea 500 bat kidek osatzen dute. Dantzarien artean adin guztietako lagunak daude: 5 urteko haurrak dira gazteenak, eta 60 urtetik gertu dauden helduak dira nagusienak. Horrez gain, musikari talde bat ere badauka, eta argiztapenarekin, soinuarekin, eszenografiarekin eta jantzien diseinu eta joste-lanarekin laguntzen duten boluntario talde zabala ere biltzen da GERO taldearen inguruan. Kide horietako gehienak esperientzia luzeko profesionalak dira haien alorretan, eta taldeari esperientzia hori esk aintzen diote boluntario moduan.
Geroren parte-hartzea Nazioartek o Folk lore Jaialdietan
GERO sortu zenetik, 51 jaialditan parte hartu dugu, eta 273 emanaldi baino gehiago eskaini (Frantzian, Belgikan, Italian, Portugalen, Alemanian, Hungarian, Polonian, Eskozian, Serbian, Kroazian, Danimarkan, Eslovenian, etab.). Horien guztien artean honako hauek azpimarra ditzakegu:
- Aberdeen International Youth Festival, Eskozia
- Festival of W orld Cultures, Gannat, Frantzia
- Triangle Folklore Festival, V ejle, Danimarka
- Grand Prix of folklore, Ribnitz, Alemania
- Hello! Schoten, Belgika.
Jaialdietan ez ezik, dantza-lehiaketetan ere parte hartu dugu, sari hauek lortuz:
- Llangollen folk festival (Gales 2011): Traditional Dance Prize
- Llangollen folk festival (Gales 2011): Individual Folk Dance Prize
- Festival Internacional de Cantonigrós, (Katalunia 2012) 4. postua dantzafolklorikoen kategorian
- Makhm ud Esambayev International Dance Festival (Grozny, Chechenia 2016): Prize of the Ministry of Culture of the Chechen Republic
Aipatzekoa da, halaber, BBC galesak erakutsi zuen interesa. Jaialdian parte hartuko genuela jakin zutenean, astebetez Donostiara bi erreportari bidali zituzten Gero
Axularri, euskal kulturari eta Euskadiri buruzko erreportaje bat egiteko. Erreportaje osoa euskaraz izan zen, Galesera itzulpenak eginez. https://youtu.be/xkjxDocfQhQ . Erreportaje hauen ondoren, oso garrantzitsua izan zen taldeari Llangollengo egonaldian egindako segimendu mediatikoa. https://youtu.be/A5XbipH6Ol4
Esperientzia horren guztiaren ondoren, Gero Axularrek ospe handia lortu du nazioarteko folklorearen munduan. Horren erakusgarri dira urtero nazioarteko
jaialdietatik jasotzen dituen gonbidapenak.
Gero nazioarteko folklorearen munduan duen lan onaren eta ospearen beste adibide bat da 2023ko urriaren 1etik 7ra Txinan egingo den Quingxu hiriko arte folklorikoaren lehen jaialdian parte hartzeko aukeratu izana.
Dokumentuaren akzioak