Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Hezkuntza Dantzan Lehen Hezkuntzako ikasleak dantzan jarriko dituzte Madrilen

Dokumentuaren akzioak

Lehen Hezkuntzako ikasleak dantzan jarriko dituzte Madrilen

2023/10/11 07:20

Dantzan espezialistak diren irakasleak kontratatuko dituzte Madrileko erkidegoan Lehen Hezkuntzako ikasleei dantza klaseak eskaini diezazkieten. Zehazki Madrileko erkidegoan Lehen Hezkuntzan dihardutenak 13.000 ikaslek jasoko dituzte dantza eskolak ekimena martxan jartzen den lehen ikasturte honetan.

Dantzaren onurak hezkuntzan

Madrileko hezkuntza alorreko agintariek aintzat hartu dituzte dantza hezkuntzan lantzeko adituen gomendioak. Izan ere, horien iritziz dantza klase horiek hainbat onura ekarriko dizkie lehen hezkuntzako ikasleei. Batetik, gorputzaren ezagutza eta bere gaitasun motrizak indibidualki zein taldean dituen aukerak baliatzen ikastea, bai sormenerako, bai adierazpenerako baliabide moduan. Ikasleen motrizitatea, koordinazioa eta erritmoa hobetzen lagunduko du dantzaren praktikak, horren bidez gorputz-ohitura osasuntsuak errotuz.

Bestetik, dantza, folklorea eta herri kulturaren ezagutza transmitituko zaie umeei. Horrela, diziplina artistiko eta kultural garrantzitsu horren ezagutza eta praktika bermatuko du, derrigorrezko hezkuntzatik kanpo egonik familien maila ekonomikoak dakarren arrakalan sakontzea eragiten baitu. Espaniar konstituzioak giza nortasunaren garapena bermatzeko herritar guztien eskubidea den kulturarako irismena bermatu behar dela zehazten baitu.

Deialdia: Madrileko Lehen Hezkuntzako eskoletan dantza eskolak emateko deialdia (BOCM, 2023-08-25)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Hezkuntza Dantzan

Hezkuntza Dantzan

Jarriko dugu Hezkuntza Dantzan?