Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Ikastaroen biharamunean errepasoa

2010/01/20

Dantza tradizionalaren formakuntza alorrean zenbait lan-lerro bultzatzeko sortu zen Dantzan Ikasi. Horietako bat oinarrizko ikastaro eskaintza bat bermatzea izan da. Ikastaroetan Gipuzkoako eskualde guztietako ikasleek parte hartu dute, eta Gipuzkoatik kanpoko hainbat dantza irakasle eta dantzari e...

San Antonetan soka-dantza Azitiainen

2010/01/20

San Anton eguna igandea tokatu da aurten, eta beraz, jai egun nagusiarekin bat egin du festak urtarrilaren 17an Eibarko Azitain auzoan. Meza nagusian txistuarekin lagundu zuten ofertorio garaian Andoni Altzibar eta Roberto Altzerrekak, eta ondoren, konsagrazio ostean ezpata-dantza egin zuen Oier Iba...

Txuntxuneroa

2010/01/20

Cuando se ha concluido el desayuno, y antes de la ley, hay que ver a los gigantones. Cabezudos y gigantones son en Pamplona una institución: preceden al Ayuntamiento vestido de etiqueta; acompañan al Cabildo, que lleva capas pluviales; rodean a San Fermín, adornado de riquísimas galas; y con su...

Sistema, apaindurak, oinarria eta gakoak

2010/01/11

Dantzaren irakaskuntzan dihardutenentzat lagungarri izan daitezkeen hainbat ekarpen, gako eta gogoetak eskaini ditu Aiko taldeak abenduaren 28an, 29an eta 30ean, Donostian, Victoria Eugenia Antzokiko dantza-gelan eskainitako ikastaroan. "Dantzaren mugimendua eta erritmoaren pedagogia" izenburua ...

Argia: ibilbidea eta ekarpenak

2010/01/11

Donostiako Argia dantzari taldearen ibilbidea, oinarriak eta ekarpenak ezagutzeko aukera izan genuen Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregik eskainitako "Argia, oroimenaren haritik" ikastaroan . Ikastaroak bi saio teoriko izan zituen Dantzagunean, abenduaren 1ean eta 9an, eta bien artean, abenduare...

Xiberuko maneran dantzan ikasten

2010/01/11

Dantza jauziak eta aitzineko püntüak xiberuko maneran dantzatzen ikasteko ikastaro a izan genuen azaroko lehen astean. Lehenengo eta behin, Ikerfolk elkarteko Fernando Aristizabal eta Jexux Larrea dantza-maisuekin aitzineko püntüen izendegia eta urratsen definizioa landu genuen. Ondoren, Jean M...

Inozoarena egiten

2009/12/31

Inozo hutsa naiz. Krisi hotsak zirela eta kultura babestu beharra aldarrikatzen hasi zirenean pentsatu nuen dantzari ez ziola askorik eragingo murrizketa aroak. Gutxi duenari nekez kenduko baitzaio asko. Inuzentea ni. Horrenbeste urte, bilera, proposamen, txosten, porrot eta lorpen txikien ondoren...

Iruñea eta Beasain galtzada-harriek lotuta

2009/12/31

Lehenago ere entzuna nuen, baina atzo La Txistorra Digital umorezko blogean karrikaratu zuten albistea eta hona ekarri nahi izan dut. Entzutekoa izan zen duela zenbait urte, Iruñeko alde zaharreko peatonalizazioa zela-eta, galtzada-harriak edo harlauzak ("loseta o adoquín" zen garai hartako...

Baltasarren dilema: beltza ala belztua?

2009/12/24

Errege eguna hurbil da eta plaza publikora haserre itxuran agertu dira etorkinen zenbait elkarte. Baltasar erregearen paperean jaiotzez beltzak ez direnak aurpegia baldarki belztuta agertzea burla, gutxiespen keinu eta irain arrazistatzat jotzen dute. Herri guztietan larruazal beltz jatorrizkoak au...

Ezpata-dantza eta urrezko domina andereñoentzat

2009/12/17

Ikastoletako lehen andereñoak omendu nahi izan ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak urrezko dominaren bidez. Gipuzkoako ikastoletan aritu ziren lehen andereñoak elkartu ziren bart Donostian, Diputazioaren egoitzan errekonozimendu eta omenaldi hori jasotzeko. 80 andereino inguru bildu ziren ekital...

Harpidetu