Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Kezka dantza taldea

2008/05/06

Kezka Dantza Taldea Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortu zen 1958an, beraz, 2008an 50 urte bete ditu. San Joan egunean soka-dantza egin ohi du Untzaga plazan, eta Santa Kurutz, Azitain edo Goimendi auzoetan ere egiten ditu soka-dantzak. 2005ean Arrateko Amaren dantzak plazaratu zituen eta 2008an ...

Santa Kurutz eta Letaniak

2008/05/06

Pasa den asteburuan ospatu dira Santa Kurutzeko jaiak Euskal Herriko hainbat herritan, eta tartean Eibarko Santa Kurutzeko auzoan ere bai. Honekin batera, Eibarko Arrate auzoan, urtero bezala, letaniak ospatu dira. Usartza txistulari taldeko kideak izan ditugu bietan dantzariei musika jartzen. I...

Eskerrik asko Urki

2008/05/04

Santa Kruz eguna ospatu zuten atzo Andoainen urtero legez. Urterokoa ez dena -eta hemendik aurrera hala izatea espero duguna- Urki dantza taldeak egindako ezpata-dantza da. Iñaki Arregi eta Juan Antonio Urbeltz Argia dantza taldeko zuzendariaren eta koreografoaren laguntza izan dute horretara...

Arku-dantzen jaialdiaren egitarau zirriborroa

2008/04/30

Ezpalak, arku-dantzen nazioarteko jaialdia Iruñean 2008ko maiatzaren 31n - Eibarren 2008ko ekainaren 1ean Iruñea. Maiatzak 31, larunbata 17:30ean Kalejira alde zaharretik barna jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, txistulariak... 18.00etan Ezpalak arku-dantzan nazioarteko jaialdia Burgoen P...

Badatoz jai eta ekitaldiak

2008/04/28

Badatoz gure herriko Jaiak eta hauekin batera, urteko ekintza-sorta on bat abiatzen zaigu:   -          MARIREN JAITSIERA: datorren ostiralean 20:00etan egingo dugu azken ensaioa Plaza azpian eta 22:00etan elkartuko gara Plazan bertan. Iaz parte hartze errekorra hautsi genuen 1...

Gaztelako euskaldunak

2008/04/25

Pasa den asteburuan, apirilaren 19 eta 20an, Haritz dantzari taldea gaztelako lurretan aritu zen dantzan, Valladolideko Gure Txoko  euskal exearen gonbita onartuz.   Badugu dantza taldean, dantzari fina izateaz gain, idazle trebea ere den Mikel Olaizola. Eta  elgoibarren.net  txokoan ...

ADDEko bazkide egin naiz

2008/04/23

Asociacion de Danza – Dantza Elkartea da ADDE, Euskal Herriko Dantza Elkarte Profesionala. Dantza alor desberdinetatik jorratzen duten kideak biltzen ditu elkarte honek: dantzariak, sortzaileak, kudeatzaileak, irakasleak… eta dantza mota desberdinetako kideak biltzeko asmoarekin sortu da. Dantza...

Arku-dantzak izango dira 2008ko Ezpalak jaialdiaren gaia

2008/04/21

Arku-dantzak edo uztai-dantzak izango dira 2008ko Ezpalak dantza tradizionalen nazioarteko jaialdiaren gai nagusia. 2006an antolatu zen lehen aldiz jaialdi hau eta lehen ekitaldi horretan ezpata-dantzak izan zen gaia. 2007an makila-dantzak izan ziren, eta aurten, 2008an arku-dantzak izango dira. ...

Utah-koen bisita telebistan

2008/04/15

Utah-ko Unibertsitatetik Euskal Herrira dantzak ikastera etorri izanak jakinmina piztu zuen komunikabideetan eta besteak beste telebistatik ere zenbait dei jaso genituen. ETBko Postdata eta albistegietan eskaini dira erreportajeak eta bideo horiek ekarri ditugu hona. Xabier Zaldua etorri zitzaigu...

50 urte dantzan… eta jarraitzeko prest

2008/04/14

Arrateko zelaian soka-dantza eginez ospatu dugu Kezka dantza taldeko kideok Klub Deportiboko dantza taldearen 50. urteurrena. 1958ko apirilaren 13an egin bezala, 50 urte beranduago, Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak Arraten egin du emanaldia. Eguraldi iragarpenak ez ziren onak, baina esper...

Harpidetu