Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Urki Dantza Taldea Santa Krutzeko ezpata-dantza kronika 2011

Dokumentuaren akzioak

Santa Krutzeko ezpata-dantza kronika 2011

2011/05/05 09:27

Goibel esnatu da Santa Krutz eguna, maiatzaren 3a. Goibel, akaso, egun hau delako Andoaingo Santa Krutz jaien azkena. Laugarren urtea ezpata-dantza dantzatzen duguna eta laugarrena gonbidatu bereziak gurekin dantzara ekartzen dituguna. Aurten, Argia euskal dantzari taldeko dantza-maisuak izan dira gurekin: Fernando Aristizabal, Iñaki Arregi eta Jexux Larrea.

2011-05-03_Andoain-Santa-Krutz-ezpata-dantza-JI-040

Fernando Aristizabal, kapitain lanetan.

2011-05-03_Andoain-Santa-Krutz-ezpata-dantza-JI-050

Iñaki Arregi, buruzagi lanetan.


2011-05-03_Andoain-Santa-Krutz-ezpata-dantza-JI-049

Jexux Larrea, ezpata-txiki aitzindari lanetan.

Urteroko ohiturari jarraituz goizeko 10:30etan abiatu da Udal korporazioa Andoaingo Udaletxetik, Kale Nagusian behera, eskopeteroen kortejoa buru zuela, herriko bandera aurrean eta Udal Txistu bandak lagunduta. Gu Santa Krutzeko zubitik hasi gara kontrako bidean, horrela Zubi-aurre etxe parean bi kortejoak elkar topatzeko.



Erreberentzia eta Gipuzkoako ezpata-dantza dantzatuta Santa Krutz ermita ondora bueltatu gara. Aurten ere, hemen izan dugu eskopeteroekin lehen gora behera: Gu tiroen zai eta beraiek ezetz, segitzeko. Gaizki ulertuak gaizki ulertu, azkenean, eurek nahi bezala egin dugu, ondoren, akatsaz konturatu eta barkamena eskatu badigute ere. Korrikaldi osteko zubia egin eta desegin ostean amaitu dugu ezpata-dantzaren lehen zatia.



Lehen zatia ez da nahi bezala amaitu, gonbidatuetako batek min hartu eta bere buruzagi lanak Jokin Otamendik, gure dantza-maisuak, egin behar izan baitititu bigarren zatian.

Horrela, ezustekoak ezusteko bigarren zatiarekin hasi gara meza santua amaitutakoan. Zubiaren gainean Gipuzkoako ezpata-dantza dantzatu diogu Udal korporazioari eta herriko banderari.


Zubitik irten, eskopeteroek azken lau tiroak bota eta korporazioa, berriro ere eskopeteroak lagunduta, Santa Krutz elkartera joan da gure atzetik. Bidean, pasabide bat osatu dugu haiek gora egin eta guk berriro ere behera egiteko.


Joan direnean, taldea osatu eta Zubi-aurre etxe parera jaitsi gara brokel-dantzaren zikloko bost dantza dantzatzeko: Makil txiki dantza, zinta-dantza, uztai txiki dantza, makil haundi dantza eta brokel-dantza.




Lanak amaitzean biribilketa doinuan txakolina eta txoixo mutur batzuk jatera joan gara Zumea plazara, horrela aurtengo lanak amaitu eta behar bezala amaitzeko asmoz. Aurten ere hankak blai, baina, gustura, pozik... Eguna ere, hasi da argitzen, alaituko ote zen gu ikusita?


Dokumentuaren akzioak

Mikel S.
2011/05/05 11:16

Pozten naiz denok hain elegante jarraitzen dezuela ikusteaz, eta pena hartu det bertan ez egon ahal izateagatik.

Hurrengora arte eta segi holaxe.

Jon
2011/05/05 11:41
Mila esker Mikel!

Nahi duzunean badakizu non gauden, iaztik etxekoa baizaitugu. Ongi izan zeu ere eta laster arte!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Urki Dantza Taldea