Semana das letras galegas
Azken maiatzetan bezala, aurten ere ospatu dute elgoibarko galiziarrek beren festa. Olagarroa, lakoia, txerri-belarria... dastatzeko aukeraz gain, urtero antolatu ohi da kultur ekintzaren bat ere, tartean izaten delarik Galiziako eta Euskal Herriko folklorearen erakustaldi bat.

Azken urteetan bezala, Haritz euskal dantzari taldeak parte hartu zuen larunbatean Irixoko taldearekin batera plazan eskeinitako emanaldian. Galiziatik etorritako dantzari eta musikariei pasilloa egin ondoren lanari ekin genion, Lesakako dantzak, Axuri Beltza eta azkenik Iribasko ingurutxoa dantzatuz. Jarrain Irixotik etorritako lagunek elgoibartarrak gozatu zituzten beren gaita soinuz eta dantzaz, beste behin ere galiziar eta euskaldunon arteko anaitasuna agerian utziz.

Elkarri hainbat opari eman ondoren Galiziako gastronomia dastatzera gonbidatu gintuzten Galiza etxeko kideek, eta ongi bete zuen tripa batek baino gehiagok.