Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Hungariara ere iritsi da Arrateko ezpata-dantza

2010/09/02

Aurreratu bezala, Szeged hiriko County-Wandering jaialdian parte hartu du Kezka dantza taldeak abuztuaren 11tik16era. Egoitza Szeged-en ezarrita Hungariako hiru herritan eskaini ditugu emanaldiak: Cserkeszőlőn, Szank-en eta Morahalom-en. Abuztuaren 12an Cserkeszőlőn Arrateko ezpata-d...

Bosniako bidaia - aurrerapena

2010/08/31

Abuztuan Bosnia aldean izan gara dantzan, Bijeljina herriko " "Rhythm of Europe" jaialdian, hain zuzen . Ez genuen nahi bezainbat dantzatu, emanaldi gutxiko jaialdia izan baita, baina bidaiak izan ditu bere alde aberasgarriak. Mezu honetan, jaialdiko ardurardunek haien webgunean eskegitako zenb...

Xabier gogoan

2010/08/13

Atzo joan  zen gure artetik, gaixotasun bat zela medio, Donostiako Eskola Dantza Taldeko partaide eta lehendakaria zen Xabier Mendizabal.
         Gaur arratsaldeko 6tan egin dira bere aldeko hileta mezak
Gros auzoko San Inazio elizan, jende ugar...

Hungariara bidean

2010/08/06

Szeged hiriko County-Wandering jaialdian parte hartuko du Kezka dantza taldeak abuztuaren 11tik16era. Abuztuaren 11tik 16ra ospatuko da jaialdia eta Beljika, Turkia eta Estoniako taldeekin parte hartuko du jaialdian.

Egoitza Szeged ezarriko dute Kezka dantza taldeko kideek, eta Hungariako hi...

Tuterako festetan

2010/08/02

Santiago egunez ezin izan ginen Elizondora joan, Tuteran baikenuen dantzarako zita. Aurten, laugarrenez, bertako Beterrik peñak gonbidatuta erriberako hiriburuko festetan izan ginen dantzan eta musika jotzen, arratsaldez. Zenbait ingurutxo, jota, porrusalda eta jauzi dantzatu genituen hainbat plaz...

Profesionalak eta amateurrak

2010/07/30

Kultura alorrean, eta zer esanik ez dantzan, profesionalak behar ditugu. Iruditzen zait profesional gutxi izatea dela gure gabezia, arazo eta ezintasun askoren arrazoietako bat. Gaur eta  hemen, dantza jarduera gehienak adibidez, ohiko lanaren ondoren, irakaskuntzan, enpresan edo kudeaketan zortzi ...

2010eko San Ferminen kronika

2010/07/30

Badira egun batzuk iruindarron urtean bitan zatitzen duten festak amaitu zirela eta indarrak berreskuratu ditugun heinean, horien berri emanen dugu hurrengo lerrootan. Uztailak 6. Iruñerriko dantza talde guztion emanaldia Foruen plazan Urtero bezala, Foruen plazako emanaldiarekin eman genion has...

XXI. menderako tradizio bat

2010/07/27

Gure dantza taldearen behar bati erantzunez sortu ditugu Arrateko Amaren dantzak. Eibarko Udalari, komunikabideei, Arrateko jaietako antolatzaileei, parrokoari eta hurbildu zitzaizkigun guztiei beste pelikula bat kontatu genien. Arratek dantza errepertorio propioa merezi zuela esan genien. Horrelako...

Pastorets artean dantzan Torredembarran

2010/07/20

Torredembarrako Ball de Pastorets-arren 10. urteurrena ospatzeko festan izan gara Tarragona aldean. Uztailaren 10-11 astebururako antolatu zituzten urteurren ekitaldiak, tartean larunbatean, 10ean, Ball de Pastorets-en trovada edo biltzarra. Harrera beroa egin zigun Torredembarrak zentzu guz...

Dantzari lanetan

2010/07/16

Azkeneko urteetan txistulari bezala ibili naiz sanferminetan:
...

Harpidetu