Dokumentuaren akzioak
Iraileko aldapak
HARITZ EDT

HARITZ EDT

Folklore jaialdiaren 25. urteurrenarekin eman genien ongi etorria oporrei, uztaileko ostiral bero batean. Baina bukatu dira haiek ere, eta iraila, azken urteetan lez, emanaldiz blai iritsi zaigu Haritz euskal dantzari taldera. San Bartolome eguneko soka-dantza tradizionalarekin itzuli baginen lanera, oraingoan azken urteetan hitzordu garrantzitsu bihurtu diren bi zita ditugu aurrean: Lasturko eta Aiastiako emanaldiak.

Lasturren izango da horietatik lehena, larunbat honetan, hilak 17, iluntzeko 8etan. San Nikolas festa entzutetsuak ospatzen dituzte auzoan, eta bertako egitarauan tartetxoa izango du aurten ere gure dantza-saioak, Debako Gure Kai taldearekin batera. Hilaren 24an berriz, Elgoibarko Aiastia auzoko San Migel jaien baitan parte hartuko dugu, Murkaikupe frontoian dantzatuz. Ohiko plaza bihurtu da hau ere, eta espero dezagun beste behin auzotarrak asetuta uztea.

Errepertorioari dagokionez, bi auzoetan geure-geureak diren Gipuzkoako dantzak eskeiniko ditugu, desafioa edo ezpata txiki bezalakoekin hasi eta zinta-dantza zein uztai txiki modukoetatik pasaz.

Dokumentuaren akzioak
Erantzun

HARITZ EDT
Haritz Euskal Dantzari Taldea
ELGOIBAR | 1973
Posta Kutxa: 183
20870 Elgoibar
Kontaktua:
Tfnoa: +34 686 63 31 78
Email: haritzdantza@gmail.com
Instagram: @haritzedt
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Patxi Montero on Aurreskua Altzolako sanjoanetan 2017/06/01
- Aritz Ibañez Lusarreta on Maskatrük: Idauze eta Elgoibarko dantzariak elkarrengandik ikasten 2016/02/29

Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31

Haritz  on Koko-dantzak Elgoibarren
Haritz2013/01/31

Mauxitxa Txaranga  on Koko-dantzak Elgoibarren
Mauxitxa Txaranga2013/01/31

Haritz  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Haritz2012/06/28

Mikelue  on Idotorbeko auzotarrak bildu nahi dituen soka
Mikelue2012/06/28

Xabier Urresti  on Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza
Xabier Urresti2010/10/07

Henry  on Borja joan zaigu
Henry2009/03/01