Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea HARITZ EDT Domekarako plan bat gehiago

Dokumentuaren akzioak

Domekarako plan bat gehiago

2011/09/28 22:20
Badakigu bete-betea datorrela datorren igandea, urriaren 2a. Batetik, Elgoibartik hurbil,Azpeitian, Kilometroak izango dira, Gipuzkoako ikastolen festa erraldoia. Hori gutxi ez eta Donostian Errealaren eta Athleticen arteko euskal derbia jokatuko da eguerdiko 12etan. Baina, bi masa ospakizun horien artean gure txikitasunetik lekutxo bat egingo dugu geuk ere, hirugarren urtez jarraian Errosarioko Amaren ezpata-dantza aurkezteko Elgoibarko kaleetan.

 


Goizeko 11:30etako mezarekin ekingo diogu egunari, bertan dantzatuko dutelarik taldeko lau ezpata txikiek, udal txistulari bandaren musikaz. Behin elizkizuna bukatuta udalbatzarekin batera kalean behera abiatuko gara, herriko lau puntutan burutuz ezpata-dantza: eliza aurrean, Altzolatarren Dorretxearen atarian, Errosarioko amabirjinaren irudiari begira eta bukatzeko Udaletxe parean, han autoritateei zubia egin eta arkupetik Giza eskubideen parkera irteteko. Behin lanak eginda, kofradiakideok bazkaltzera joango gara, bazkalostean eguneko akta irakurri eta liburuan sinatzeko.

              

Neska zein mutilez osatutako dantzari taldeak izango du guztia txukun plazaratzeko ardura. Ezpata txikiekin Iera Larrañaga, Maialen Astigarraga, Unai Lizarralde eta Sergio Agirregomezkorta ibiliko dira, eta buruzagi lanetan Mikel Olaizola. Ezpata luzeekin berriz, Laura Agirregomezkorta, Jokin Salegi, Cristina Conde, Jael Lizundia, Aitor Aranzamendi, Eire Vila, Izaskun de Marcos, Kimetz Iturrino, Ander Conde, Amaia Belza, Josu Espilla, Ikuska Uriguen, Arantza Aginako, Ane Astigarraga, Unai Usatorre, Haizea Rumayor, Jon Lizarralde, Nerea Bereziartua, Larraitz Zialtzeta eta Eider Elorzak jardungo dute. Azkenik, Ion Arrieta, Rafa Iturrino, Iñaki Gil eta Imanol Garcia izango dira aurtengo arkabuzariak.

 

Beti bezala, udal txitulari bandako kideak ere lagun izango ditugu, eta gure pausoei musika jarriko diete José Ignacio Sarasua, Juan Karlos Larreategi eta Andoni Urbieta txistu lehenengoek; Itziar Goñi, Aintzane Larreategi, Olatz Arriola eta Itziar Korta txistu bigarrenek; Iñigo Legorburu eta Imanol Barrenetxea silboteek; eta danborrarekin Iñaki Goñik.

Dena prest dago hortaz domekan Errosarioko amaren ezpata-dantzarako, eta zuek ere baduzue zita polita, futbolaz eta kilometroez gain.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

HARITZ EDT

HARITZ EDT

Haritz Euskal Dantzari Taldea

ELGOIBAR | 1973

Posta Kutxa: 183

20870 Elgoibar

Kontaktua:

Tfnoa: +34 686 63 31 78

Email: haritzdantza@gmail.com

Instagram: @haritzedt