Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak San Fermin Aldapakoaren dantzak 2011

Dokumentuaren akzioak

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2011

Heldu den irailaren 25ean ospatuko dugu Iruñean San Fermin Aldapakoaren eguna (San Fermin hil zutenekoa gogoratzen da), eta egun horrekin plazaratuko dugu hirugarren urtez ezpata-dantza.



Protokoloa ohikoa izanen da:

  • 11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera
  • 12:15 - Aldapako San Ferminen elizatik: Aldapako San Ferminen prozesioa
  • 13:15 - Udal plazan: San Fermin aldapakoaren ezpata-dantza

Baina berritasun batzuk ekarriko ditu aurtengoak.

San fermin Aldapakoaren Irradaka

Hasteko, dantza berri bat gaineratu diogu protokoloari. Euskal Herrian asko dira, ezpata-dantzaren edo trokeo-dantzen ondotik soka-dantza dantzatzen duten tradizioak. Guk ere soka-dantza edo irradaka gaineratu nahi izan diogu gureari, eta hartara, aurten estreinatuko dugu protokolo guztiari amaiera emateko. Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantza taldeko dantza-maisuen aholku eta laguntza eskertu nahi dugu, beste behin ere.

Behin udal plazatik gure egoitzara itzulita eta buruzagiaren eta zerbitzariaren bilantzikoaren ostean, soka montatu eta San Fermin Aldapakoaren eliza aurrekaldera abiatuko gara soka-dantza hau egitera. Irradakak soka dantzatu eta abestuak izaten dira eta gureari Julio Soto bertsolariak jarri dizkio hitzak, "Iya guriak egin du" melodiari:

1) Altxa burua dantzari
Eragiozu hankari

Zuri  entzule horri
Gure pozen jatorri
Gozatu, ongi etorri

2)  Elkarri esku emanda
Ilusioz eramanda

Hankak hona, harantza
Bihotzak ahorantza
Has dadila soka dantza

3)      Sokari korapiloa
Eta lotura piloa

Dantzatzera, kantura
Kaleetan kultura
Hori da gure lotura

4)      Gaitzetatik, minetatik
berriz libratzeagatik

Esker handi askoa
behar bezalakoa
San Fermin aldapakoa

5)      Beharrezko  zaitugunez
Zoriontsu nahi dugunez

Segi babes ematen
Herria eramaten
Gure zaindari izaten


6)      Kalea bizi nahi dugu
Kaleak bizi gaitu gu

Kolore zuri gorriz
Notei pausoa jarriz
Hurrengo urtean berriz


7)      Eskerrik asko ikusle
bidearen erakusle

kantari ta orroka
segi luzatzen soka
jarri mundua saltoka

Urratsei dagokienean oso dantza sinplea da eta beraz, nahi duen guztia dago bertan parte hartzera gonbidatuta.

Bestetik, Sabin Bikandi tanborintero bizkaitar eta laguna helduko zaigu aurtengoan txistuarekin gure kriskitinak dantzan jartzera, taldeko gainontzeko txistulariekin batera. Hola, azken urteotan, behar izan dugun bakoitzean eskaini digun laguntza eskertu nahi diogu.

Aurten ezpata-dantzarien taldea osatuko dutenak, hauek dira:

  • Buruzagia: Aritz Ibañez
  • Zerbitzaria: Iñaki Tristán
  • Kapitainak: Amaia Irigoien, Eder Gartzia, Iñigo Gartzia, Julen Fagoaga
  • Ezpata-dantzariak: Mikel Irure, Ioseba Morales, Hasier Moreno, Gaizka Garde, Akier Perkaz, Edurne Irigoien, Leire Leza, Maitane Algarra, Itziar Perez, Rakel Gartzia, Aitor Arana, Martxelo Sotes, Edurne Arana, Ainara Ranera, Xabier Adrian, Joseba Lorenzo, Maialen Ziaurriz, Aitor Razkin, Oihane Perkaz, Izaskun Arriaran, Myriam Monente, Bea Martinez, Amaia Visus, Itziar Zaldua, Iñaki Dominguez, Javier Urtasun, Miguel Angel Goikoetxea, Kote Goñi.
  • Banderazaina: Angel Leza
  • Txistulariak: Sabin Bikandi, Ainara Ibañez, Eiande Aranburu, Enneko Gamboa, Iñaki Sagardoi, Veronica Ferreira, Beñat Lopez

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.