Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Irudimentsuak
Oier Araolaza
2014/03/31
Antzerkilariak eta dantzariak ameslariak gara ofizioz; irudimena ohiko lantresna dugu. Behin, sabaia eta lurra besterik ez zituen tailer itxurako orube sakon eta ilun bat erakutsi ziguten, eta guk oso erraz irudikatu genuen bertan aspaldian desio genuen eskola. Burdin erdoildu eta porlan belztuz betetako bazterrera seinalatuz “hemen ikasgelak izango dira eta han entsegu-gelak” esan ziguten. Guk zoko ilunera begiratu eta ikusi egin genituen ikasgelak, entsegu-gelak, eta haietan ikasleak ikusi genituen: aktore, teknikari eta dantzari izan nahi zuten gazte eta ez-hain gazteak ziren, beren buruak prestatzen, trebatzen ari ziren han bertan, gure begien aurrean.
Apirilak 6: XUT taldearekin dantzaldia Espaloian
2014/03/28
Iruñeako Xut talde historiko / berriak dantzarako musika ederra egiten du. Herrixa Dantzan saioetan sarri erabili izan ditugu Xut-en doinuak, grabatuta. Oraingoan, zuzenean izango ditugu geurean. Agarrauan, soltean, jauziak, kontradantzak, bolant dantza, Baztango zortzikoa... Aparteko aukera izan...
Frantisek Pospisil, ezpata-dantzen ikertzaile aitzindaria
2014/03/28
Europako ezpata-dantzekin liluratuta, 1907tik aurrera hauek aztertzen ibili zen Frantisek Pospisil etnografoa. Horretarako argazkiak eta filmazioak egin zituen Txekiako, Ingalaterrako edo Euskal Herriko ezpata-dantzak ezagutu eta zabaltzeko. Bere grabazioak 80 urtez ezkutuan egon ondoren orain gutxi agertu dira, Juan Antonio Urbeltzi esker eskuratu eta denon eskura jartzen ari da dantzan.com. Euskal Herrian egindako grabazioak ere daude tartean, eta laster sareratuko dira horiek ere. Sarrera honetan Frantisek Pospisil nor zen eta bere lana apur bat gehiago ezagutzeko ahalegina egin dugu.
Krakoviara goaz zaldikoaren erakusketan dantza egitera
2014/03/26
Martxoaren 28tik apirilaren 1era Polonian, Krakovian izango gara, bertako Historia Museoak Europako hobby-horse edo zaldikoaren inguruan antolatu duen erakusketan dantzatuko dugu.
Kultura Auzolanean: Kulturaren Euskal Plana 2014-2015 aurkezpena
2014/03/25
Bilbon izan naiz gaur, Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailak egin duen Kultura Auzolanean planaren aurkezpenean. Kulturaren Euskal Planaren oinordeko izateko asmoz abiatu duten egitasmo honen nondik norakoak azaldu dituzte Kultura saileko arduradunek, eta horren inguruan lehen inpresio trukea izan dugu.
Emakumeak Euskal Herriko inauterietan
2014/03/20
Emakumeak inauterietan gaiaren inguruan argazkiak egiten aritu da inauteriz inauteri Gari Garaialde argazkilaria. Argazkiei laguntzeko testu bat idaztea proposatu zidan Garik. Lan horren emaitza argitaratu du orain Argia astekariak: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan.
Erakusketa: Koko-dantzak eta Kaldereroak Eibarren
2014/03/14
Otsaila hasi zenetik martxan da Deportiboko tabernan koko-dantzen eta kaldereroan gaineko erakusketa. Tradizioak inoiz oinez hasi eta oharkabean oinez darraitelako bihurtzen zaizkigu tradizio hain zuzen. Kaldereroen konpartsak alde batetik eta koko-dantzek bestetik daramaten ibilbidearen zenbait zertzelada erakutsi ditu Deporreko Argazkilaritza batzordeak.
Hungariatik kaldereroen zartagin hotsak
2014/03/14
Euriaren mehatxupean iritsi zitzaizkigun aurtengoan kaldereroak, beste behin, baina hala ere ez zioten metal hotsak ateratzeari utzi eta, abestuz, ongi etorria emateari utzi.
Koko-dantzak 2014: Mandiola eta Agina aldean ibiliko gara
2014/03/14
Larunbat honetan, otsailaren 22an aterako gara koko-dantzan eta koko-eskean. Aurten Mandiola osatzeko falta zaizkigun 4 baserri eta Agina aldekoak bisitatuko ditugu.


