Tradizioa Europako kultur hiriburutzan
2014an Europako Kultur Hiriburutza du Rigak, eta han egiten ari denari buruzko erreportajea ekarri du Berriak: Kultura, hiria eraldatzeko bide (Berria, 2014-06-25). Honako ahapaldi honekin egin dut topo bertan:
Programazioaren inspirazio iturri garrantzitsuenetako bat Letoniako tradizioak dira. Hala, kantuak eta musikak bakarrik ez, antzinako letoniarrengandik jasotako ohiturek ere badute tokia, udako solstizioko ospakizunak lekuko, ekainaren amaieran. «Gure solstizioaren jaia nola ospatzen dugun erakutsiko diogu munduari, eta Europako beste kulturak egun horretan nolako tradizioak dituzten erakustera gonbidatuko ditugu».
Ez dirudi Donostia 2016k aintzat hartu duenik iturri hori. Are gehiago, esango nuke horrelakorik ez dutela ikusi ere egin nahi hemen. Iruditzen zait, aukera gehiago ditugula euskal solstizioaren jaia nola ospatzen dugun Riga 2014an erakusteko Donostia 2016an baino. Konplexuak.