San Joanak dantzan 30 txiotan

2014/06/25
San Joanak dantzan 30 txiotan

Euskal Herriko herri gehienetan ospatzen dira San Joan festak, eta dantzak dira protagonista ia-denetan. Twitterren presentzia zabala izan dute San Joan dantzek azken egunotan eta horietako batzuen bidez San Joanak dantzan zer izan diren ikusteko aukera duzue hemen. Hona ba San Joanak dantzan 30 txiotan. 

Korpus edo Besta Berriko asteburua San Joanen bezperan izan da, beraz lehen txioa Korpus-ekoa dugu, Oñatikoa hain zuzen ere:

San Joan bezperan, zerura begira ibili ziren Euskal Herriko osoko dantzariak. Baina badirudi tregua bat izan toki gehienetan eta dantzatu ahal izan zutela.

Aritz Ibañez-ek laburtu zuen San Joan bezpera honako txioarekin:

San bezperako dantzak eta festak biharamuneko prestaketekin elkartzeko arriskua izaten da. Batz ere goizean goiz hasten direnentzat. Tolosako bordon-dantzariek goizeko 5:29ean bidali zuten ondoko txioa, kaleak apaintzeko lizarrak biltzera abiatu zirenean!

San Joan egunean bertan ere goizetik gauera izan dira dantzak.

Gaur San Joan txiki, ekainak 25, eta zenbait tokitan, Hernanin adibidez, axeri-dantzan aritu dira goiz partean. Korpus San Joanekin elkartu da eta San Joanak San Pelayo eta San Pedrokin lotuko zaizkigu...