Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Udazkeneko martxan, Aiastiatik Debara

2014/09/26

Urtero lez, abuztuko jaien biharamuna gainditzeko asti apur bat hartu, eta gogor ekin diogu ostera ere dantza taldeko jardunari. Aurten iraila aurreko urteetan baino lasaixeago joan bazaigu ere, baditu bi zita udazken hasiera honek, asteburu bakarrean bilduak. Batetik, ostiral gauean Elgoibarko Aia...
Goierriko I. Erromeri bira larunbatean hasiko da Oiangun
2014/09/25

Erromeriek tradizio handia izan dute Euskal Herrian, baina urteek aurrera egin ahala indarra galdu dutela iruditzen zaigu. Halere, badira besteak beste Aizterrazu edota Zelatun bezelako lekuak, baita Goierrin, Urki eta Kizkitza ere, non, dantzak bizirik dirauen eta erromeri giroari gogotsu eusten...
Bilbon eta euskal dantza tradizionalik gabe
2014/09/25

Lehen ere entzun izan ditugu horrela iragarpenak ( aurkeztu ere egin ziguten eskola orain lau urte eta gero ez zen gauzatu ), eta gero ez dira inora iritsi, baina oraingoan (lehen ere hori pentsatu genuen) badirudi aurrera doala Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskolaren proiektua . Albistea ona irud...
San Fermin txikiko bertso-afaria Lujanbio eta Mendiluzerekin
2014/09/23

Ez da xuxenki dantzarekin lotutako zerbait, baina aurten bigarrenez (eta beraz, tradizioa da jadanik) bertso-afaria antolatu dugu San Fermin txikiko ostiralean (irailak 26). Mingain-dantzan ariko dira Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluze. Biak ere, dantzarien modura, txapela baten azpian ederki mol...
San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza, seigarrenez, heldu den igandean
2014/09/23

Denbora gero eta azkarrago doan sentsazioak harrapatuta gauzka, ikusirik zeinen azkar heltzen den iraileko azken asteburua, urtetik-urtera. Oraindik gogoan ditugu iazko Ezpata-dantzaren ostean arropa eranzten ari gineneko uneak eta kasik berriz ere janztekoa heldu da. Enpin!
Heldu den igandean, ...
Dantza, hainbatetan hizkuntza ordezkatzen duena identitate osagai moduan...
2014/09/22

Bernardo Atxagak, Eskoziaren independentziarako gogoen azpian egon daitezkeen arrazoiak aztertzen honakoa idatzi du:
"la danza, que tantas veces sustituye a la lengua como elemento identitario, era socialmente tan importante que hasta los jóvenes de Japón y de Pakistán que estudiaban en la Un...
San Bartolome eguneko soka-dantzak 50 urte
2014/09/19

Beti izan ohi da hunkigarria eta dotorea San Bartolome eguneko soka-dantza, baina urteurrenek batetik, eta aurreskulari eta atzeskulariaren erreleboak bestetik sinbolismoz blaitu zuten aurtengoa. Guztiz eder, hortaz, Elgoibarko plaza, eguraldia ere lagun.
Izan ere, alde batetik 80. soka-d...
II. Bizkaian emakumeak dantzari
2014/09/17

Datorren larunbatean, irailaren 20an Bizkaiako Emakume Dantzarien 2. edizioa ospatuko da. Ekitaldia arratsaldeko 18.30etan hasiko da Durangoko Ezkurdi plazan (Andra Mariko elizpean eguraldiak ez badu laguntzen).
Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperriko dantza taldeen antolakuntzarekin, Durangalde...
Txertubik dantzaldia emango du Errenteriako Atlantikaldia jaialdian
2014/09/16

Txertubi taldeak dantzaldia eskainiko dugu datorren igandean, hilak 21, Errenterian egingo den Atlantikaldia jaialdi berrian.
Emanaldi hau berezia da guretzat. Errepertorioa berritzen ari gara, eta emanaldi honetarako hamabi pieza berri landu ditugu: batzuk ezagunak baina Txertubik ora...
Ezpela dantza taldeak 45 urte, OinaKantuz ikusgarria aurkezten
2014/09/16

Ezpela dantza taldeak bere 45.urteakari ikusgarri berri bat sortu du: OinaKantuz.
Irailaren 20an larunbatez arratseko 5ak30tan Ezpeletan! Sartzea 6€tan.
Dantzarien urratsak mugituko dira kantua eta musikaren bidez.Ikusgarri hunek nahasten ditu belaunaldi desberdinak, dantzari, musikari et...