Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
Sanfermin Aldapakoaren ezpata-dantzaren zortzigarrena, igandean
Duguna - Iruñeko dantzariak
2016/09/22
Heldu dira udaren azken hondarrak. Hasi dira hostoak gorritzen, haizea freskatzen, arratsak iluntzen... eta giro hori datorrelarik, hala ere, bihotza piztu egiten zaigu badatorrelako guretako egun handia. Handienetakoa behintzat.
Heldu den igandean, irailak 25 izanen dituenean, aterako dugu Iru�...
Lea Artibai Ikastetxeak jasoko du Aiko Taldeak Markinan-Xemeinen eskainiko duen dantza ikastaro berria
2016/09/21
Markina-Xemeingo Lea Artibai Ikastetxeak, Dantzaldi Ibiltariaren, urritik ekainera AIKO Taldeak Euskal Herriko hainbat lekutan dantza tradizionala zabaltzen laguntzeko, eskaintzen duen dantza ikastaroaren, edizio berria jasoko du datorren asteazkenetik, urriaren 5etik, aurrera. Dantzaren metodologi...
Txapeloaz
2016/09/20
Smithsonian Fundazio estatu-batuar ahaltsuak Euskal Kulturari eskaini dio Washingtonen egin ohi duen folklore jaialdi erraldoia. Eztabaida izan da euskal ordezkaritza folklorikoegia ala justu kontrakoa, folklorearekin akonplejatua izan ote den. Nik bigarrena diot, eta salatu nahi izan dut euskal...
Emakumeak Aizarnako eta Elgoibarko aurreskuetan eta Durangaldeko ezpata-dantzari egunean
2016/09/20
Orain gutxi arte itxita zituzten ateak irekitzen ari dira dantzan emakumeentzat. Azken aldiko hiru adibide hemen: Aizarnako eta Elgoibarko aurreskuak, eta Durangaldeko ezpata-dantzari eguna.
Aurreskularia Aizarnan
Aizarnako oilasko biltzea eta aurreskua Andra Mari festetan egin ohi dira. Goiz...
Dantzak estali zuen euria 2016ko dantzari egunean
2016/09/19
Euskal Jaiko eguraldiarekin nahiko ez eta berriro ere euria, berriro ere aterpe bila, baina berriro ere pozik eta gogoz plazaratu genituen Euskal Herriko zenbait txokotako dantzak Kezka dantza taldeko dantzariok. Txiki, gazte eta heldu, abarketak eskuetan hartuta iritsi ginen ekainaren 17an Legarre...
Paloteadoa, estreinakoz euskaraz
2016/09/19
Pasa den uztailaren 9an, Lodosa-Sartagudako dantzariok, Cabanillasekoekin batera, Laya Kultur Elkarteak prestatutako paloteadoa plazaratu genuen Iruñean, sanferminetan Nafarroa Oinezek duen txokoan.
Paloteado bat zer den laburbiltzeko esan genezake dantza eta antzerkia, oro har bertso moduan, b...
Kantu Tradizional Ikastaroaren bigarren edizioa
2016/09/16
AIKO Taldeak, bere Kantu Tradizional Ikastaroaren bigarren edizioa ere martxan jarriko du. Ikastaro horretan, Euskal Herriko txoko guztietako melodia tradizionalak interpretatuko dituzte partaideek. Lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, Euskal Herriko ahozko ondarearen transmisioan espezialist...
Zangozako dantzarien topaketa
2016/09/15
Ostiral honetan Rocamador dantza taldeak eta Nafarroako dantzarien Biltzarrak, Zangozako udala eta Nafar Gobernuaren laguntzarekin, Merindadeko dantzarien topaketa antolatzen dute. Jaialdian Burlata, Otsagabia, Noain eta Zangozako dantzariek parte hartuko dute. Irailaren 16an, Merindadeko dantza ta...
Aiko Taldeak 2016-17 dantza ikastarorako matrikula epea ireki du
2016/09/15
Euskal Herriko dantza tradizionalaren hedapena bultzatzen duen eta musikariz eta dantza maisuz osatuta dagoen AIKO Taldeak matrikula epea zabaldu du gaur, dantzan ikasi nahi duten pertsona guztiek DANTZALDI IBILTARIAren edizio berrian izena eman ahal dezaten. Metodologia propioa duen ikastaro egonk...
Eskuetatik helduta ospatu genuen 3 burguen batasuna
2016/09/13
Joandako ostegunean, irailaren 8arekin, ospatu genuen Iruñean hiriko 3 burgu zaharren batasunaren 593. urteurrena. Aldi honetarako soka-dantza berri baten sorkuntza adostu genuen udalarekin eta abuztuan prestaketa lanetan aritu ginen: zaldikoak txukundu, musikariak bilatu, doinuak hautatu, urratsa...


