Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Goierriko dantza-maisuen sistema aztergai

2016/10/31

Mikel Sarriegi Goierriko dantza-maisuen sistemaren inguruan egiten ari den ikerketaren azalpenekin osatu zen Dantzan Ikasiren programan lau saiotan antolatutako  Gipuzkoako dantzei buruzko ikastaro  edo desikastaroa.  Hirugarren saioaren ildotik , bere Gipuzkoako dantzen sistema zaharra ezagutze...

Ibarra-kalduren 50. urteurreneko azaroko ekitaldiak

2016/10/28

Ibarra-kaldu elkartearen 50. urteurrenaren ospakizunetako azken bigarren hilabetean sartzen gara azaroan, eta hiru ekitaldi izango ditugu hil honetan. Lehenik eta behin, azaroaren 28 arte jarraituko du “Ibarra-kalduk 50 urte” argazki-erakusketak, Errekatxon, hain zuzen ere, Barakaldoko Histo...

50. Umeen Euskal Jaia Durangon

2016/10/28

Datorren igandean, urriak 30ean Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa L 50. edizio izango da. Gutxi gorabehera 450 ume eta gazte batuko dira eta beste 70 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11.30etan kalejir...

Sortutakoak 10: izen-ematea irekita

2016/10/27

Gipuzkoako Dantzaguneak Sortutakoak programaren hamargarren edizioaren deialdia iragartzen du. Sortutakoak Gipuzkoan dantza-proiektu berriak sortzeko, garatzeko eta dibulgatzeko Gipuzkoako Dantzagunearen programa da. Bere baitan hartzen ditu diru-laguntza bat, egonaldi bat Dantzagunearen Errenteria...

Eibarko Ezpalak 2016 jaialdiaren kronika: Ezpaten aho eta ahotsak

2016/10/26

Hitzak bihurtzen omen gaitu gizaki, baina gizatalde bakoitzak bere hizkuntza eta bere hizkera darabiltza ahoan. Antzera suertatzen da ezpaten aho eta ahotsekin ezpata-dantzen lurretan: bakoitzak bere dantzaera dauka, baina ezpata-dantzek "senidetu" egiten gaituzte ezpata-dantzariok. Bi zentzutan ho...

"Sorkuntza gainbaloratu egin dugu; hutsetik ez du inork ezer sortzen"

2016/10/24

Hazi Hezi aldizkarirako elkarrizketa egin dit Arantzazu Muñoak eta 18. zenbakian argitaratu da. Dantzak hezkuntzan duen tokiaz, transmisiorako aukera eta arazoetaz, tradizioaz eta sorkuntzaz, eta kulturaren infantilizazioaz eta disneylizazioaz aritu ginen besteak beste. Hik Hasi-ren webgunean d...

Andy Warhol tradiziozalea

2016/10/21

Leonardo da Vincik Mona Lisa koadro ezaguna margotu zuen XVI. mendean. Pinturaren eta artearen mugarri handietako bat da. Gure kulturaren ikonoa oraindik ere. Originala Louvren dago, eta guztiok bertatik bertara ikusi ez badugu ere, ondo asko ezagutzen dugun irudia da. Gizateriaren sormenaren gailu...

Dantzaria musikari? Musikaria dantzari? Dantza eta musika bat dira

2016/10/20

Dantzaria musikari? Musikaria dantzari? Dantza eta musika bat dira. M usika eta dantza txanpon beraren alderdi biak dira. Horregatik historian zehar, gure kulturan, dantza maisuak musikariak ziren gehienetan eta musikariak dantza maisu. Gaur egun aldiz, espezializazioaren izenean agian, musika mais...

Igor Yebra, "Zorba el griego" balleteko protagonista izango da azaroan Kursaalean

2016/10/20

Igor Yebra izango da azaroaren 25ean Donostiako Kursaal auditorioan egingo den  Zorba, el griego ikuskizunaeko protagonista. D antzari gonbidatu gisa,  Lorca Massinek 1988an sortutako koreografia egingo du dantzari bilbotarrak Sofiako Operako Balletarekin. Yebra hamaika urteren ostean itzuliko ...

"Eresoinkaren itzalak" ikuskizuna aurkeztuko du Dantzazek Angelun urriaren 22an

2016/10/19

Dantzaz konpainiak Eresoinkaren Itzalak ikuskizuna estreinatuko du heldu den urriaren 22an, Angeluko Quintaou Antzokian. Donostia 2016k antolatutako Eresoinka 1936-1939 erakusketa ren barruan prestatu du ikuskizuna Dantzazek  Martin Inthamoussu koreografioarekin. Haiekin batera  Kea abesbatz...

Harpidetu