Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea dantzaz Estreinaldia: Harri Orri Ar

Dokumentuaren akzioak

Estreinaldia: Harri Orri Ar

2017/03/03 08:30

Elorrioko Arriola Antzokian estreinatuko dugu gure azken sormena, datorren larunbatean, martxoak 4, 20:00etan. Hiru koreograforen sormenak jaso ditugu bertan: Jorge Jauregui, Paolo Mohovich eta Sara Olmo eta Victor Launay-k osatzen duten Les Vikings bikotea. Gainera, Enrique Fleischmann sukaldariaren laguntza izango dugu, bera baita obran agertzen den  euskal sukaldaritzako osagarri bereziekin egindako “atrezzo jangarriaren" egilea. Harri, Orri, Ar Dantzaz, Eragin eta Fleischmann ́s Cooking Group-en arteko ko-ekoizpen bat da.

Harri, Orri, Ar

Dantzaz-en azken ekoizpenaren izenburua da. Sormenaren eta jolasaren amaigabeko aukeren aldarrikapena da. Nola txertatu gastronomia eta dastamena koreografietan? Nola adierazi dena isiltasuneko segundo batean? Dantzaz-ek galdera hauen erantzunak deskubritzera gonbidatzen zaitu estreinaldi honekin. 

  • Data: martxoaren 4a, larunbata
  • Tokia: Arriola aretoa, Elorrio
  • Ordua: 20:00
  • Prezioa: 10€ / 7€ bazkideak

Dantzazek, 5 nazionalitateko 12 dantzarik gaztek osatutako euskal konpainiaren ikuskizun berria ohiko etiketetatik aldendu da. Atrezzoa jangarria, mariachi musika, zirkuko elementuak eta oso fisiko eta enerjetikoak diren koreografiak... Denak du lekua sormen honetan, umeentzako jolasetan gertatzen den bezala, hauskortasunak (papera), batzuetan indarra menperatzeko aukera (harria) izaten du.

Horretarako, laguntzaile bikaina izan du Dantzaz-ek: Enrique Fleischmann sukaldari mexikarra eta bere Fleischmann ́s Cooking Group taldea. Abangoardiako sukaldaritza, berrikuntza eta dantza uztartzen dira gastronomiaren aukera eskenikoak arakatzeko. Bailara Restaurant-eko lantaldeak (Jesús Mena, Nahuel Pazos, Jesús Viejo eta Enrique Fleischmann) egintako harri eta paper jangarriek, ezinbesteko papera jokatzen duten historia honetan. Lan honetarako, euskal sukaldaritzan ondo errotutako osagarriak dituzte abiapuntu, “Pikilo” piperrak edo txibiaren tinta.

Sormenak eta koreografoak

Sara Olmo eta Victor Launay (Les Vikings), lana da ikuskizunaren lehen koreografia, Historia de un segundo deiturikoa. Gutako edonork izan dezakeen elkarrizketa batean murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean? Horietako zenbat pentsamendu ahoskatuko ditugu? Burutazio hauek dira pieza honen oinarri, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz eta akordeoiaren soinuarekin lagunduta. Obra hau, Dantzazen 2017ko programako egonaldi artistikoen baitan sortua izan zen, Frantziako Sens-eko Concours Choreographique Jeunes Compagnies Les Synodalesen Dantza Saria irabazi eta gero.

Bigarren sormenak, Complete Surrender, ikutu garaikidea du. Bere sortzaileak, Jorge Jauregi Alluek, bakarkako eta taldeko espazioen arteko mugara eramaten gaitu. Koreografia honetan dantzarien gorputzek talka egiten dute bata bestearen kontra, eta besarkatzen dira, aldizka, oreka bilatuz. Jauregiren esanetan, pieza hau, gaur egungo gizartearen metafora da, hainbestetan gure buruari eutsi eta jarraitu edo amore eman galdetzen diogula.

Eta, bukatzeko, Jauregiren proposamenak dakarren enerjia eta bizitasunak, Enrique Fleischmann sukaldari mexikarraren sinadura daraman beste proposamen bati egingo dio leku. Euskadin bizi den chef famatuak Harri, Orri, Ar piezan agertzen den atrezzo jangarria egin du, harri eta paper bereziak sortuz, taula gainean erabiltzeko, baina baita ere, ikusleei dastatzeko aukera emanez. Paolo Mohovich koreografo italiarrak egindako epilogo honetan, dantza, aukerez betetako jolasa bezala ikusteko aukera izango dugu, xarma eta topaketako jolasa, ustekabeko bukaera batera iristeko.

Tailerra eta entsegu irekia

Estreinaldirako osagarri gisa, Elorrioko Institutuko Bigarren Hezkuntzako 12 ikasleek, Garazi Etxaburuk eskainitako dantza tailer batean hartuko dute parte. Bestalde, publiko osoarentzat, martxoaren 2an, ostiralez, entsegu ireki bat izango da Dantzaz-ek programatuta.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

dantzaz

dantzaz