Komunitatearen ekarpen guztiak
Orain arteko ekarpenak
21. Korrika Klika!
HARITZ EDT
2019/04/16
21. Korrika apirilaren 4an abiatu zen Garestik Gasteizera. Guk ere euskararen alde egiten dugu geure dantza taldean eta Klika korrikan parte hartu dugu. Elgoibartik apirilaren 12an goizeko 7:30ak aldera pasa zen. Dantza taldeko dantzari ordezkariak: Jon Lizarralde, Ane Espilla eta Iera Larrañaga i...
Haitzetako lapen gisa dantzan
2019/04/16
Haitzetako lapekin parekatzen zituzten Mutrikuko dantzariak XX. mende hasierako kazetariek. Atentzioa eman digu Josu Larrañagak Mutrikuko Kalaputxi aldizkarian argitaratu duen "Aitxa Mendiburu eta lapa-dantzia" artikuluak. Ezagutzen ez dugun Mutrikuko dantza bereziren bat ote da lapa-dantza? Zei...
Christian Pacher-ekin dantzaldiak Baionan eta Elgetan
2019/04/15
Apirilaren 27 eta 28an Frantziako Poitou eskualdeko Christian Pacher etorriko zaigu Euskal Herrira, dantzaldi bana ematera Baionan eta Elgetan. Dantzaldiez gain, Poitouko dantzen ikastaroa emango du Ahetzen (Lapurdi).
Hogei urteko ibilbidean, musikari ezaguna da Pacher Frantziako folk dantzaldi...
Baserritarren harrera beroa 2019ko Koko-dantzetan
2019/04/14
2019ko otailaren 23an amaitu dugu Koko-dantzen hirugarren zikloa Otaola eta Kiñarraga auzoetan. Azken honekin, dozena bisita egin ditugun dagoeneko Eibarko baserri-auzo eta kaleetan inauteriak hasierako suziriarekin abiatzera eta aurtengoa ere ederra izan da, beste guztiak bezain berezia. Hala er...
Dantza Ikastaroa presanfermineroa
2019/04/12
Urtero legez eta udako jaiei begira, bereziki munduko pesta hoberenak diren San Fermineko pestei begira, Ortzadarrek plazako dantzak ikasi nahi duen guztiei zuzendutako dantza ikastaroa eskeiniko du aurten ere. Nagusiki euskal dantzak irakatsiko badira ere, bestelako dantzak bere lekua ere izanen d...
Lucia Lakarra eta Iker Murillo, Gure Ametsaren protagonistak
2019/04/11
Dantzatzea Lucia Lakarra eta Iker Murillo artista gipuzkoarrek errealitatea bihurtu zuten ametsa da. Nijinsky Saria, Benois de la Danse Saria –balletaren Oscarra-, eta Dantza Sari Nazionala, Lucia Lakarra dantzaren arloan bikaintasuna lortzeko Zumaitik atera zen, Hamarkadako Dantzariaren izendape...
Laüsa taldearekin Bal Folk
2019/04/10
Aurten Bearnoko "Lo Nau" eta Gipuzkoako "Soinuenea"-rekin martxan jarritako mugaz gaindiko elkarlanerako proiekota emankorra suertatzen ari zaigu Ortzadar taldeko kideei. Martxoaren 30ean Joan Francés Tisnèr eta Jérome Etchemaïté-rekin buruturiko dantza ikastaroa eta ondorengo Gaskoiniak Bal-a...
Alboka taldearekin Plazara Dantzara
2019/04/08
Ostiralean, apirilaren 12an, eta Korrika Kulturalaren baitan, Plazara Dantzara dantzaldi irekia izango dugu Eibarren, Euskal Bizikletaren plazan hain zuzen ere Alboka musika taldearekin eta Patxi Monterok gidatuta. Joxan Goikoetxea (eskusoinua), Arkaitz Miner (arrabita, mandolinia) eta Juanjo Otx...
Ikastaroa: Lantzeko zortzikoa aztergai Bizkai Euskal Folklor Elkartearen eskutik
2019/04/08
Euskal folklorean doinu eta dantza ezagunik bada Lantzeko zortzikoa da ezbairik gabe horietako bat. 1970. eta 1980. hamarkadetan Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu ostean, gerora gure mugak ere gainditu ditu. Dantza arrakastatsu honen ereduaren eta historiaren gora beherak azalduko dizkigu z...
Herrixa Dantzan saio berezia: kontradantza jaia
2019/04/07
Apirilaren 14rako saio berezia antolatu dugu Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Jeremy Carter-Gordon izango dugu geurean, Ameriketako 'contra dance' kontradantza saioa ematen. Guk ere, berak proposatuta, Euskal Herriko kontradantza batzuk erakutsiko dizkiogu, trukean.
Dantzaren aurretik eta ondor...


