Euskal dantzak munduan zehar zabaldu dira uda honetan ere
Euskal Herriko dantza talde askok eta askok ez dute urteko jarduna eten udako oporraldian, herriko jaietako eta udako hainbat ekitaldiez gain atzerrian ere ibili dira zenbait talde. Polonia, Serbia, Txekiar Errepublika, Italia, Frantzia, Espainia... bisitatu dituzte euskal dantzariek gure dantzak munduan zehar erakusteko helburuz. Nazioarteko folklore jaialdietan aritu dira azken hilabeteetan euskal dantzari eta musikariak. Milaka kilometro tarteko eta gastu gehienak euren gain hartuagatik ere, euskal dantzek mugak gainditu dituzte aurtengo udaran ere.
Hemen dituzue zenbait euskal dantza taldek nazioartean eskainitako emanaldiak. Eta zuek, aurtengoan non izan zarete? Euskal Herriko dantza taldeek euskal dantzak noraino eraman dituzten jakin nahi dugu, bidali zuen argazkia dantzari@dantzan.com helbidera eta sarrera osatzen joango gara!
Lurra (Urretxu): Serbia
Berriztasuna (Portugalete): San Bisentse (Okzitania)
Itxas-alde (Bakio): Montreal (Frantzia)
Indarra (Gasteiz): Polonia
Oñatz (Oñati): Polonia
Oinak Arin: Montecatini (Italia)
Untzueta (Laudio): Espluges de Llobregat (Katalunia)
Ikusgarri (Portugalete): Olecko (Polonia) eta Palentzia
Iruski (Gabadi): Praga
Urki (Andoian): Praga
Andra Mari (Galdakao): Sardinia