San Bartolome eguneko Soka-dantza
Urtero lez, abuztuaren 24an, San Bartolome egunez, Haritz Euskal Dantzari Taldeak Soka-dantza plazaratu genuen.
Taldeko lau dantzarik meza nagusian Jaunaren aurreko ezpata-dantza dantzatuz ekin zioten egunari, ondoren alkatearekin buru soka-dantzari ekiteko. Aurtengoan Amaia Loiolak hartu zuen lekukoa aurreskulari lanetan eta atzeskulari berriz Aitor Asenjok jardun zuen.
Soka, urtero bezala Haritz Euskal Dantzari Taldeko neska mutilek osatu zuten eta musikari lanetan berriz, Udal Txistulari Bandako kideak izan ziren gurekin.
Beste behin ere eguraldi ederra lagun, soka-dantza izan zen beraz egun handian protagonista.
ARGAZKIAK: SOARTE


