XXXIII. Nazioarteko Folklore Jaialdia
Beste urte batez Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdia ospatu genuen uztailaren 19an. Aurtengoa XXXIII. edizioa izan da eta Haritz Euskal Dantzari Taldeaz gain, Sri Lankako Sama Ballet eta Tahitiko Hey Show Tamure dantza taldeak izan genituen ikusgai.
Herrialde bakoitzak tradiziozko beren dantzak dantzatu zituen. Gure kasuan, Igartzako ezpata-dantza eta Bizkaiko Dantzari dantza eta Kaxarranka dantzatu genituen. Gainera, Igartzako ezpata-dantzako kofradiako partaideak izan genituen gurekin dantzalagun. Primeran pasa genuen!
Hemen dituzue egun hartako argazki batzuk.
ARGAZKIAK: SOARTE


